Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/14

Juanra Urkijo izango da Zallako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

Bere erronka nagusia izango da “Zallako herritar guztiak elkartzea herri erakargarria eraikitzeko helburuarekin”, eta “Udalak herritar guztien beharrak eta arazoak konpontzeko lana egin dezala”

rss Ezagutzera eman
Juanra Urkijo izango da Zallako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Zallako EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaile laguntzaile Juanra Urkijo izango da Zallako EAJ-PNVk hurrengo udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia, eta bere erronka nagusia izango da “Zallako herritar guztiak elkartzea herri erakargarria eraikitzeko helburuarekin”, eta” Udalak herritar guztien beharrak eta arazoak konpontzeko lana egin dezala”. “Azken urte gatazkatsu hauek atzean uzteko gai izan behar dugu eta herri zoragarri honen etorkizunaren alde lan egin” azpimarratu zuen bere aurkezpenean.

Urkijo aho batez izan da aukeratua Zallako EAJ-PNVren uri batzarrean, Udalean eta alderdi barruan, 1992an alderdikidetu zenetik aurrera hainbat karguren ardura eraman ondoren.

Duela 47 urte jaio zen Arangurenen, eta Zallan bizi da bere emaztearekin eta alabarekin. Oso irakurzalea da eta gaztetan oso harreman estua izan zuen Zallako kirolarekin; Arangurengo futbol taldeko atezaina izan zen, Zallako beheko kategorietan aritu zen eta, hainbat urtetan, eskupilotan aritu zen Gazte-Zaharra elkartean. Halaber, Arangurengo jai batzordeko kideetako bat izan da, Maristak ikastetxeko Guraso Elkarteko kidea ere bai eta, gaur egun, Mendi alde Elkarte gastronomikoko bazkidea da.

Urkijo Graduatu Sozial ikasketak egin zituen eta agente komertziala da lanbidez. Anaiarekin batera 20 urte daramatza, autonomo gisa, altzairu enpresa txiki bateko errepresentatzaile lanetan. “Politikan parte hartzea Zallarentzat etorkizun erakargarri eta hobea eraikitzeko modu egokia dela” uste du eta urteak daramatza jarduera hori politikan eraman dituen erantzukizun ezberdinekin uztartzen eta, oraingo honetan, aurrera egiteko urrats berria erabaki du Zallako alkategai izateko eskaintza onartzean.

Batzarrean hitz egiteko izan zuen tartean, Urkijok bere esker onik beroena eman zion Irene Pardo aurreko alkategaiari eta azken urteotan guztiotan Zallaren alde lan egin duten pertsonei. Bere begirada etorkizunean jarrita baieztatu zuen hurrengo hilabeteotan bere hautagaitzak udalerriari aurkeztuko diola “egin daitekeen proiekturik onena”, herritar guztientzako proposamen errealekin eta ilusio sortzaileekin, udalerriak gaur egun dituen arazoak errotik konpontzeari ekitea xede.

“Zallak eta hemen bizi garen guztiok merezi dugu gure alde egingo duen Udala, pertsonei eta elkarteei entzungo diena, gainerako erakundeekin aurrera egiteko borondatearekin lan egingo duena, gure herriaren onerako egingo duena eta, jakina, pertsona guztien beharrizanei erantzungo diena, daudenak baino arazo gehiago sortu barik”, azpimarratu zuen.

EAJ-PNVko hautagaiak era berean azpimarratu zituen bere udalerriak “paseoan ibiltzeko” eta erosketak egiteko “gazte zein nagusientzat” eskaintzen dituen aukerak, baita “inbertsioak eta enpresa proiektuak erakartzeko” ere, herrialdearentzat lanpostuak eta aberastasuna sortzeko. “Zalla toki zoragarria da eta hala aldarrikatu azpimarratu zuen.