Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/10
Ane Legarretaetxebarria Aurtenetxe izango da EAJ-PNVk Fruizen aurkeztuko duen alkategaia
“Erantzukizunez eta konpromiso osoz, harro sentitzeko moduko udalerria lortzeko lana egingo dut, herritar guztiok bizimodu ona izan dezagun”, baieztatu du alkategai jeltzaleak
Fruizeko EAJ-PNVren Uri Erakundea, iragan apirilaren 7an uri batzarrean bilduta, Ane Legarretaetxebarria Aurtenetxe aukeratu du Ainara Zelaia Markaidaren lekukoa har dezan 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira. Bozketa amaituta, hautagaia hunkituta agertu da herrikide eta alderdikideek erautsi dioten konfiantza eta babesagatik eta baieztatu duenez “erantzukizun eta konpromiso osoz” ahalegin guztiak egingo ditu Fruiz “harro egoteko moduko udalerria” izan dadin eta “herritar guztiok bizimodu ona izan dezagun”.
Legarretaetxebarriak ondo baino hobeto ezagutzen du udaleko lana, azken bi legealdiotan oraingo alkate andrearen taldean aritu izan delarik. Azken 7 urteotan Ogasun zinegotzia izan da eta gazteriarekin eta berdintasun gaiekin zerikusia duten arloez arduratu da.
Azken legealdi honetan, Legarretaetxebarria taldekide izan duen gobernu taldeak hainbat jarduera garatu ditu. Hauen artean aipagarrienetako bat da udalerriko udaletxea berriztatzeko egin den proiektua. Barruko igogailu bat jarri izanak herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzea ekarri du. Halaber, epe laburrean ekingo zaie herriko taberna hobetzeko lanei, toki irisgarriagoa izan dadin eta ezintasun fisikoa duten pertsonentzako komunak jartzeko. Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko bide beretik, EAJ-PNVren gobernu taldeak auzoetako luminariak aldatu ditu eta bonbilla zaharren ordez led argiak jarri ditu (kontsumo txikiagoa eta iraupen handiagoa) eta futbol zelaiko argiak berriztatu dira.
Hautagaiak zuhurtziaz ekin nahi dio baina era berean azaldu duenez “gogotsu nago lanari ekiteko”. Hauteskunde egitasmoa prestatzeko goizegi den arren, Ane Legarretaetxebarria Aurtenetxek esan du udalerriko gune ezberdinak berrantolatu nahiko lituzkeela herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko. “Familien bizimodua, pertsona nagusien beharrak, gazteak, ... aldatu egin dira. Ematen diren zerbitzuak hobetzeko lan handia egin dugun arren, oraindik bide luzea geratzen zaigu arlo horretan”, azaldu du. Zentzu berean, beharrezko jotzen du udalerrian antolatzen diren jarduera ludikoak indartzea. Neurri “orokor” horiek Fruizeko bizitza dinamizatzera bideratuta daude. “Ezin dugu onartu gure herria ‘logela herria’ bihurtzea”, aurreratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25