Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/11
Iban Rodríguez Etxebarria, Leioako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai berria
Bere lehentasunen artean “leioaztarrek EAJ-PNVrengan, betidanik izan duten konfiantzari erantzutea, oinarrizko zerbitzuei eutsiz, azpiegiturak hobetuz eta etengabe lan eginez udalerriko herritar eta eragile sozialekin kontaktuan”, nabarmentzen du
Iban Rodríguez Etxebarria izango da Leioako EAJ-PNVren alkategai berria. Rodríguez aho batez aukeratu zuen Leioako Uri Batzar jeltzaleak, bart. Bere lehentasunen artean, zera nabarmentzen du: “Leioaztarrek EAJ-PNVrengan betidanik izan duten konfiantzari erantzutea, oinarrizko zerbitzuei eutsiz, azpiegiturak hobetuz, eta etengabe lan eginez udalerriko herritar eta eragile sozialekin kontaktuan”. Gaztea, hiru umeren aita, langilea, lasaia, gogoetatsua, elkarrizketarako irekia eta ilusioz betea erronka berri honen aurrean.
Iban Rodríguezek 40 urte dauka eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Ondo baino hobeto ezagutzen du udalerriko bizitza politikoa, 2013tik alkateordea eta Hirigintza zinegotzia baita. Halaber, kargu desberdinak izan ditu Leioako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrean eta, gaztetatik, konprometituta dago euskararen sustapenarekin.
2019ko udal hauteskundeetarako Leioako EAJ-PNVren alkategaiaren ustez, “gaur arte, gobernu talde desberdinek egin duten lana bikaina izan da, Leioarekin eta herrikideekin konpromiso sendoa erakutsi duten pertsonak izan dira”. Horrez gain, hau azpimarratu du: “Mari Carmen Urbietarekin, buruz buru, lan egitea oso esperientzia positiboa izan da eta izaten ari da, horri esker, sakonago ezagutu baitut Udalaren lana, eta horrexegatik, hain zuzen ere, berak egindako lana, zinez, eskertu eta goraipatu nahi dut”.
Bere helburu nagusia da “leioaztarren ongizatea hobetzea, EAJ-PNVk dituen erroko balio demokratikoetan sakonduz, hala nola, hurbiltasuna, konfiantza edo entzute aktiboa; eta eraginkortasuna sobera kontrastatuta daukan kudeaketa ereduaren abalarekin”. Udalerrian hobetu beharreko premiazko gaiez ere kontziente da: “Leioako beharrekin bat datorren kalitatezko kirol instalazioa; auzoen arteko loturak; Lamiako, Pinueta edo Txorierriko hirigintza-hobekuntzak; edo aisialdirako gune berde berriak sortzea; horrela, orain arte bezala, Leioako gazteen portzentaje handi batek Leioan bizi nahi izatearen eta bizitzeko aukera izatearen bidetik joko dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25