Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/18
Rakel Larruskain Elorza izango da Galdamesko EAJ-PNVko zerrendaburua
Hautagai jeltzaleak bihotzez maite du bere herria eta lan egiten jarraituko du “udalerri eder hau alderdi guztietatik haz dadin”
Rakel Larruskain Elorza, Galdamesko gaur egungo alkatea, izango da datorren urteko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako burua. Larruskain Galdamesko EAJ-PNVren Uri Batzarrak aukeratu zuen iragan asteazkenean, apirilak 11.
Gaztetik hasi zen politikaren mundu honetan. Larruskainek bihotzez maite du bere herria eta lan egiten jarraituko du “udalerri eder hau alderdi guztietatik haz dadin”. “Galdamesen oso langabezia tasa altua daukagu biztanleria tasarekin alderatuta. Egoera horri aurre egiteko Udalak, sei hilerik behin hiru herritar kontratatuko ditu udal brigadarekin lan egin dezaten. Halaber, Lanbiderekin kolaboratuko dugu eta beste bi lanpostu gehiago eskainiko ditugu. Horrela lortuko dugu aurrera egitea udal administrazioaren aldetik ere ahalegina eginaz”, azaldu du.
Larruskainek azpimarratu du bere lehentasun nagusia dela “Galdames nolakoa izatea nahiko genukeen horretan asmatzea. Zentzu horretan, une honetan ari gara etorkizun hori eraikitzen lagunduko digun Hiri Antolamendurako Plan Nagusia egiten. Proiektu horren abiapuntuan gaude eta une horretan foroak antolatzen ari gara hiritarrek eurek beren irizpideak azal ditzaten”.
Galdamesko alkatearentzat ere garrantzitsuak dira bideen garbiketa eta mantentze lanak “udalerrian 50etik gora auzo daudela kontuan izanik”. “Luminariak konpondu ditugu eta LED teknologia sartu dugu, umeen parkeak konpondu ditugu, parkeren bat konpontzen ari gara, El Bentorro auzokoan bezala. Pilotalekurako, futbol zelairako eta liburutegirako sarbidea berriztatu dugu eta aurrerantzean txartel sistema bat egongo da eta ez da zertan Udaletxera etorri beharko giltzak eta gainerakoak hartzera. Halaber, auzoetan seinaleak jarri dira, bideetan hobekuntzak egin dira eta, ahal izan dugun neurrian, herritarren mugikortasuna hobetu dugu”. Era berean, laster hasiko dira Pedro Deuna auzoko umeen parkea estaltzeko lanak eta udaletxeko irisgarritasuna hobetzeko jarriko den igogailua instalatzekoak.
Hurrengo legealdira begira, Larruskainek esan du bere helburu nagusia izango dela bere herritarren eguneroko bizimodua erraztea eta hobetzea. Zentzu horretan, Galdames herriaren etorkizuna eraikitzen lagunduko duen Hiri Andolamendurako Plan Nagusia egiten jarraituko dute.
Hautagai jeltzaleak 50 urte ditu, ezkonduta dago eta alaba baten ama da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25