Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/19
Loiuren bidegorria aurrera doa
Hastear dagoen bigarren fasean herrigunea eta Zamarripa auzoa lotuko dira
Loiuko herrigunea eta Zamarripa auzoa lotuko dituen bidea eta bidegorria egiteko obraren bigarren faseari ekingo zaio hurrengo ostiralean, apirilak 30. EAJ-PNVko udal gobernu taldean argi daukagu zer nahi dugun: Loiuk eta bere auzoek aurrera egiteko urratsak ematen jarraitzea. Kasu honetan, beste auzo bati dagokio aurrera egitea, Zamarripari; auzo hori are gehiago gerturatu nahi dugu herrigunera.
Bidegorriaren eta bide berriaren ibilbidea BI-737 Asua-Erletxe errepidearen ondotik joango da. Tokiko gobernu taldetik, auzokideek esateko zeukatena entzun ostean, ostiral honetan fase berri honetako obrak abiatuko ditugu. Helburua da lotura segurua lortzea, oinezkoek berez dituzten arriskuak saihesteko eraginkorra, izan ere orain arte errepide beretik joaten ziren autoak eta oinezkoak.
Bidegorri eta espaloi honek auzo horretako bizilagunen eskaera bati erantzuten dio, hain zuzen ere bi herriguneen artean (Zabaloetxe eta Zamarripa) lotura bat izateko eta ibilgailuek darabilten errepide beretik ibiltzeak dakartzan arriskuak saihesteko. Legealdi honetako beste inbertsio garrantzitsu bat da. Kasu honetan udalerriaren lurralde-kohesioari dagokiona. Auzo horrek, Loiuko herrigunetik kilometro bakarrera egon arren, ez zeukan espaloirik, udalerriko beste auzo batzuek daukaten bezala. Gainera, auzokideen eta, Loiuko erreka ondoko paisaiaz gozatzearren, hurbiltzen diren bisitarien artean, mugikortasuna eta aisialdi osasungarria sustatzeko erabili ahal izango da.
Era berean, Aldundiak proiektua babestu du diru-laguntza bat emanda, dagoeneko amaitu den lehen faserako (baratza ekologikoen ingururaino). Duela urtebete ekin genion lehen fase horri, kilometro bateko tarte hori gainditzeko. Ibilbideaz gain –bidegorria eta espaloia izango dituena, guztira lau metroko zabalerakoa, nahiz eta punturen batean estuagoa izan– euri-urak husteko azpiegiturak, hiri-argiteria eta seinale bertikalak berritzea ere aurreikusten da. Lehen fasea, dagoeneko gauzatua, herrigunea ortu ekologikoekin lotu zuen. Bigarren fasea, ostiral honetan hasten dena, espaloia eta bidegorria luzatuko ditu bideak Lauro errekarekin bat egiten duten punturaino. Ortuak igarota, ibilbide berria errepidearen ezkerraldetik eskumako aldera pasatuko da; bidea gurutzatzeko zebra-bidea eta bidea emateko seinaleak egongo dira.
Proiektu hau, gure ikuspuntutik, erreferentziazkoa da udalerriaren lurralde-kohesiorako.
Gauzatzeko epea hiru hilekoa izango da. Fase hau amaitutakoan, hurrengoa, Lauro erreka gaineko zubia gurutzatu osteko puntuan hasiko da eta Zamarriparantz doan tartea hartuko du; hurrengo faseetan bidegorria eta espaloia Asua-Erletxe errepidearen elkargunearekin lotuko da. Bidegorriak, era berean, etorkizunean bat egingo du Txorierriko bizikleta-bidearekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25