Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/27
Erabil ditzagun Abanto-Zierbenako parke osasungarriak
Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zerbitzuak, Udalaren laguntzarekin, bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu
Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zerbitzuak, Abanto-Zierbenako Udalaren laguntzarekin, bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu: jarduera fisikoa, elikadura eta higiene egokia… Azken batean, bizimodu positibo eta aktiboa, eta ingurumena errespetatzen duena.
Horren harira sortu dira parke bio-osasungarriak; aire zabaleko gimnasioak dira, jarduera arina era erakargarrian egin ahal izateko bereziki pentsatutakoak.
Aldundiak parke bio-osasungarrietarako jarduketa-programa bat eskaintzen die 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei, herritar guztiek, kasu honetan, Abanto Zierbenako herritarrek jarduera fisikoa egin dezaten sustatzeko. Programa honen bidez, parkeko elementuak nola erabili azaltzen da, ondoren herritarrek era autonomoan erabili ahal izan ditzaten.
Programa Alberto Ezkurdia parkean egingo da maiatzeko eta ekaineko ostiral guztietan, maiatzaren 11tik ekainaren azken astera arte. Guztira, zortzi saio egingo dira, 09.30etik 10.30era, eta teknikariek emango dituzte.
Proiektua doakoa izango da, baina plaza kopuru mugatua dago (20 plaza). Abanto-Zierbenako udal-igerilekuetan eman beharko da izena, eta kontuan hartuko da izen-ematearen ordena.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















