Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/08

EAJ-PNVk bere konfiantza osoa jarri du Elixabete Uribarri Uriarterengan Plentziako zerrendaburua izan dadin

Bere helburu nagusienen artean daude “turismo jasangarri, iraunkor eta kalitatezkoa izatea eta herriko bizitoki eta herrigune guztietako irisgarritasuna hobetzea”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bere konfiantza osoa jarri du Elixabete Uribarri Uriarterengan Plentziako zerrendaburua izan dadin

ARGAZKIA JAITSI

Elkarrizketa zalea eta langilea da eta ondo ezagutzen ditu Plentzian bizi diren herritarrak. Horiek dira Elixabete Uribarri Uriarteren ezaugarri nagusiak Uribe Kosta eskualdeko herri honetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako burua izan dadin. Uribarri aho batez aukeratu zuten Plentziako jeltzaleek maiatzaren 30ean egin zuten Uri Batzarrean. Bere helburu nagusienen artean daude “turismo jasangarri, iraunkor eta kalitatezkoa izatea, diru sarrera gisa eta herriko jarduera ekonomikoa biziberritzeko; eta herriko bizitoki eta herrigune guztietako irisgarritasuna hobetzea”.

Abokatua da lanbidez eta hogeita bost urtetik gora daramatza lanean. Laurogeita hamargarren hamarkadan alderdikidetu zen. Ordutik aurrera, hainbat barne kargu izan ditu (Uri Buru Batzarreko idazkaria, Herrialde Batzarreko ahalduna, Diputatuen Kongresurako hautagaia…) eta bi legealdi daramatza lanean EAJ-PNVren udal taldean Uribe Kostako udalerri honetako korporazioan.

Uribarrik 52 urte ditu, ezkonduta dago eta 13 urteko mutil baten ama da. Plentziak hobera egiteko aukera bilatu behar duela uste du eta horregatik bere asmo nagusia da “nire herria ahalik eta bizitokirik onena izatea eta bertan bizi garen guztiok gure beharrizan guztiak aseta izan ditzagula”. Era berean esan du Plentziak “tamaina ezin hobea” duela “ez da ez handia ezta txikia ere, denok elkar ezagutzen dugu eta herri honetan bizitzeaz harro gaude”. Gehien atsegin duena da bere herria itsasadarraren eta hondartzaren artean dagoela eta bisitatzea merezi duen herrigune historikoa duela”, eta, jakina “Pentziarrak; eurak dira garrantzitsuenak, herriari ematen diote horrenbesteko harrotasuna ematen digun izaera berezi hori. Zerbait azpimarratu beharko banu izango litzateke Plentziak oso ingurune pribilegiatua duela, naturgune zoragarria daukagula gure inguruan”.