Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/11
EBBk harriduraz hartu ditu Euskadiko hiru inbertsioren kontra PPk Senatuan aurkeztu dituen zuzenketak
Exekutiba jeltzaleak Euskadiko PPri eskatu dio Madrilgo kideen erabakia azaltzea, 2018ko Aurrekontuetan Euskadiko hiritargoari 35 milioi euro gutxiago jasotzea ekarriko diola gogoan
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak gaur, Bilbon, astelehenero egin ohi duen bilera amaitutakoan, bere harridura adierazi nahi du Partido Popularrak Senatuan alderdi bien artean aurtengo Aurrekontuen izapidean adostu zituzten hiru inbertsioren kontrako hiru zuzenketa aurkeztu dituela jakinik. Justifika ezin bezain arduragabea den erabaki honek ekarriko du euskal hiritargoak ez jasotzea XIX. mendeko gizarte honetan guztiz oinarrizko diren enplegu eta ikerkuntzara bideratuta zeuden 35 milioi eurotik gorako inbertsioa. Horregatik guztiagatik, EBBk Euskadiko Partido Popularrari exijitzen dio euskal hiritarrei azaltzea beren Madrilgo kideek horren erabaki larria zergatik hartu ote duten. Euzkadi Buru Batzarrak beste behin gogoratu nahi du EAJ-PNVk hitzez-hitz errespetatu duela Partido Popularrarekin duela aste bi Aurrekontuen inguruan izenpetutako akordioa, 2018ko kontuen onarpenera mugatzen zena.
Harriduraz gain, PPk Euskadi zigortzeko aurkeztu dituen hiru zuzenketek harrimena eta ulertezintasuna eragin dute EBBren baitan, enplegua eta ikerkuntza bezalako gaiei eragiten dietelako, hau da, oinarri politikorik ez duten gaiei. ‘Popularrek’ EAJ-PNVri zerbait ordainaraztea bilatzen bazuten, lortuko duten bakarra da euskal hiritargo osoa kaltetzea. Horregatik ezin da biharko utzi eta gaur bertan Euskadiko PP alderdiak Euskadiko emakume eta gizonei azaldu beharko die duela aste bi horren onak eta Euskadirentzako onuragarriak ziren inbertsioak bat-batean zergatik ez diren.
Amaitzeko, EBBk Senatuan eta Kongresuan ordezkaritza duten gainerako alderdi politikoei, eta bereziki euskal diputatu eta senatariei, eskatu nahi die erantzukizunez joka dezatela, eta EAJ-PNV zigortzeko asmoz pentsatu den baina, errealitatean, Euskadiko hiritargo osoa kaltetzea ekarriko duen ekimen hau beren botoen bidez babes ez dezatela eta aurrera egiten lagun ez dezatela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25