Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/19
Mungiako kanpoko igerileku berriak prest daude
Udalak azpiegitura berriak ireki zituen atzo eta hurrengo irailaren 16ra arte egongo dira zabalik
Mungiarrek kanpoko igerileku berriez gozatu ahal izango dute. Uda sasoia bagilaren 18tik irailaren 16ra artekoa (biak barne) izango da. Construcciones Lasuen, S.A. adjudikazio-enpresak bideratu du obra. Instalazio berri honek eguzkia hartzeko, jolasteko edota etzateko berdegunea dauka eta, horrez gain, hiru igerileku edo ur-gune ere bai: lehenengo guneak ez dauka sakonerarik eta, beraz, eremu horretan ur-zurrustak eta uretarako jolasak daude. 100 m2ko azalera dauka eta txikitxoentzako oso leku egokia da, inolako arazorik gabe gozatzeko. Bigarren gunea ‘plisti-plasta egiteko gunea' deitzen da, 285 m2ko azalera dauka eta 0,40 metroko sakonera. Gune horretan instalazioaren elementu nagusia dago, izan ere, umeek lau txirrista izango dituzte bertan kokatuta dibertitzeko. Hirugarren gunea ‘jolas gunea' deitzen da, 295 m2ko azalera eta 1,10-1,20 metroko sakonera dauka. Bi txirrista daude bertan, bai umeek, bai helduek ondo baino hobeto pasatzeko modukoak; eta Jacuzzi bat ere badauka eremu horrek. Hiru guneek, guztira, 689 m2ko ur lamina osatzen dute.
Igeri egin nahi dutenentzat, barruko igerilekua ere zabalik egongo da, kanpoko igerilekuaren ordutegi bera izango du. Abuztuan, berriz, barruko igerilekua aste batez itxiko da, mantentze-lanak egiteko. Bilboko Aste Nagusian hain zuzen ere, erabiltzaile kopuru gutxien egoten den sasoia horixe izaten da eta.
Kanpoko igerilekuak goitik behera berriztatu dira, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. "Adin guztiko jendeak gozatzeko moduko instalazio berriak dauzkagu, bai umeek, bai gazteek, bai helduek", azpimarratu du Ager Izagirrek, Mungiako alkateak.
Azpiegitura berri honek daukan beste bereizgarrietako bat bere eraginkortasuna da. "Kanpoko igerilekuek 50 urte zituzten eta, teknikarien arabera, berriztatzea nahitaezkoa izan da. Modelo berri honen bitartez, uraren kontsumoa nabarmen murriztuko da, mantenimendua optimizatu egiten da eta, horrez gain, uda sasoian barruko igerilekua ere zabaltzeko aukera izango dugu", adierazi du Mungiako alkateak.
Berdegunearen eremu baten gereizpe-gunea egongo da, erabiltzaileen erosotasunaren alde eginez. Horretarako, zortzi zuhaitz landatu dira eta zuhaiztia inausi egin da, igerilekuen itxiera osatuz. Horri esker, berdegune-eremua handitu egin da.
Kanpoko igerilekuetara joateko, Udal Kiroldegiko sarrera nagusitik sartu behar da; txartela tornutik pasatuta edota harrera bulegoan sarrera erosita; pasilloa zeharkatu eta bertara iritsiko dira erabiltzaileak.
Instalazioak egoera onean egon daitezen, horretarako egokitutako eremuan bakarrik jan eta edan ahal izango da. beste alde batetik, uretako txanoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango.
Kanpoko igerilekuen ordutegia hau da:
- Astelehenetik barikura: 10:00-21:00
- Zapatua, domekak eta jai-egunak: 10:00-20:00
- Bagilak 28: ordutegi berezia(10:00-15:00) (Txupinazoa eta herriko jaien hasikera dalako).
- Bagilak 29 eta garagarrilak 8: igerilekuak itxita egongo dira (herriko jaiak direlako).
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25