Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/30

Begoña Garteizaurrekoa egikidea izango da Europako Gazte Demokraten presidente berria

Asier Areitio Euzko Gaztedi-EGI erakundeko kideak hartuko du Garteizaurrekoaren lekukoa elkartearen presidenteordetzan

rss Ezagutzera eman
Begoña Garteizaurrekoa egikidea izango da Europako Gazte Demokraten presidente berria

ARGAZKIA JAITSI

Begoña Garteizaurrekoa Azua izendatu dute gaur Europako Gazte Demokraten elkarteko presidente (Young Democrats for Europe-YDE), Europako Alderdi Demokratako gazteak ordezkatzen dituen elkartea, EAJ-PNV alderdi horretako kidea delarik. Halaber, Asier Areitio Ibarlucea Euzko Gaztedi-EGIko kideak Garteizaurrekoak presidenteordetzan utzitako lekukoa jaso du, karguan azken lau urteak eman ondoren. Izendapenak Bruselan egin dira gaur bertan YDEko kideak egiten ari diren kongresuan.

Garteizaurrekoak eta Areitiok “oso garrantzitsu” jotzen dute EGI erakunde demokrataren zuzendaritzan egotea. “Euzko Gaztedi YDE alderdiaren fundatzailea den arren, orain arte ez gara sekula ere presidentetzan egon. Europan EAJ-PNVren gazte ordezkari garen aldetik, izendapen hau oso garrantzitsua da EGI erakundearentzat, alderdiak eta bere planteamenduak Europako Batasunean eta Parlamentuan ikusgarriago egiten lagunduko digulako. Era berean, abiapuntu bikaina ere bada harreman hobeak sortu ahal izateko eta orain artekoak hobetzeko eta Europako beste alderdi eta ordezkariekiko sinergiak indartzeko, bereziki datorren maiatzean egingo ditugun Europako hauteskundeei begira”, baieztatu dute.

Izendapen hauek indartuko dute EAJ-PNVren bokazio europazalea, kasu honetan bi EGIkiderengan gorpuztua. Begoña Garteizaurrekoa Azua izan da azken lau urteotan Young Democrats for Europe taldeko presidenteordea, eta erantzukizun hori uztartu du auditoria enpresa ezagun bateko kontsultore gisa egiten duen lanarekin. Garteizaurrekoa Zuzenbidean lizentziatua da eta arlo Juridiko-Ekonomikoan espezializatu zen Deustuko Unibertsitatean. Halaber, bi master ditu, bata Aholkularitza Fiskalean eta bestea Finantza Zuzendaritzan. Euskalduna da eta bai gaztelania bai ingeles maila altua dauka. Asier Areitio Ibarlucea, orain arte Europako Gazte Demokraten idazkari nagusia izan da eta gaur egun da Euzko Gaztediko Kanpo Ekintza arduraduna. Gaur egun Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea ikasten ari da EHUn, eta euskalduna da eta gaztelania, ingeles eta frantses maila altua dauka.

ALDE Summer Adacemy 2018

Europako Batasuneko Estatu kide ezberdinetako ehun bat pertsona batu dira ekainaren 27 eta 28an Bruselan Europako Gazte Demokratek (YDE) eta Europako Gazte Liberalek (European Liberal Youth-LYMEC) Bruselan egin duten udako ikastaroan. Europako hiriburuan Euzko Gaztedi-EGiko ordezkariak izan dira Begoña Garteizaurrekoa eta Álvaro Castillo. Europako kide izateari lotutako faktoreak eta datorren urtean egingo diren hauteskundeak jorratu diren hainbat mintegi eta tailerretan parte hartu dute.