Prentsa Aretoa
Berriak
2018/07/02
Aramotzek berdeguneak bikoiztu ditu azken urtean
2014ko abuztuan hiltegi zaharra eraitsi eta azken urtean egindako egokitze lanen ondoren, Durangok inauguratu du Aramotzeko parke berria
Aitziber Irigoras Durangoko alkatearen esanetan, puntu beltz bat kentzeaz gain, “parkearen handiagotzearekin eta Sanrokebide Askatasun etorbidea paseoaren eraberritzearekin, Errotaritxuena-Aramotz inguruko gune berdeak bikoiztu egin dira azken urtean, 7.000 m2 izatetik 2017an, 14.000ra pasatuz, bi futbolzelai beste”.
Obraren esleipenduna Gaimaz Infraestructuras y servicios enpresa izan da eta zenbatekoa, 102.400 euro + BEZ. Hiltegia zegoeneko lursailaren azalera 3.800m2koa da. Gauzatutako lanak honakoak izan dira: Pagasarri kaleko eta oinezkoen guneko espaloiaren zabalera handitzea; argiteria berria, bankuak, paperontziak, barne bideak jartzea eta iturri baten instalazioa. 320m2ko zolata bat egin da, joko inklusibo batzuk irudikatu dira eta etorkizunean, oposizioarekin eta auzokideekin adostu ostean, ekipamendu berri bat ipiniko da, homologatua, ziburu gehiagorekin eta ur-txorroekin baita, azken hau hurrengo urtera begira.
Zentro zibikoari dagokionez, Gobernu Taldeak adierazi du, inoiz ez dela proiektuaren garapena baztertu, “buruan daukagu”. Udala, beste administrazio batzuekin batera, akordio garrantzitsu bat zarratzen dabil, eraberritze plan ekonomiko, urbanistiko eta sozial bat martxan jartzeko Aramotzeko auzoan. Testuinguru honetan aurreikusten da zentro zibikoa.
Mari Jose Balier hirigintza zinegotziak, udal gobernuak berdeguneak hobetu, mantendu eta zaintzeko hartu duen konpromisoa azpimarratu du. “Guk Durango jasangarri eta bizigarri baten aldeko apustua egiten dugu”. Apustu serioa, durangar guztien bizi kalitatea hobetzearekin konprometitua. Eta ildo beretik jarraituko dugu lanean, gure herriak espazio berde gehiago izan ditzan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25