Prentsa Aretoa

Berriak

2018/09/21

Bizkai Buru Batzarrak Barakaldoko batzokiko fatxadan egin dituzten pintadak gaitzetsi ditu

BBBk “onartezin” eta “bide politiko eta demokratikoen erabilpen esklusiboarekin bateraezin” jo ditu halako jokaera “anonimo eta koldarrak”

rss Ezagutzera eman
Bizkai Buru Batzarrak Barakaldoko batzokiko fatxadan egin dituzten pintadak gaitzetsi ditu

ARGAZKIA JAITSI

Beste behin ere, Bizkai Buru Batzarrak bere egoitzetako baten kontra egin den erasoa gaitzestera irten beharra ikusi du. Oraingo honetan, Barakaldoko batzokia izan da goizaldean pintadaz josita agertu dena. Barakaldoko hainbat kaleetan ere agertu dira haserrea, gatazka eta krispazioa eragitea helburu duten pintadak. Hainbat ezezagunek egoitza jeltzalearen fatxadak margoztu dituzte dianak, Espainiako banderak eta irainak. Gainerakoak mezu faxistak izan dira, sinbolo antisemitekin eta bestelako mespretxu eta irainekin.

BBBk “onartezin” eta “bide politiko eta demokratikoen erabilpen esklusiboarekin” bateraezin jotzen ditu halako jokaera “anonimo eta koldarrak”. Halaber, “eraso justifikaezin” honen egileei exijitu die “berehala halako jarduerak egiteari uztea, konponbideak planteatu beharrean euskal gizartearen gehiengoak nahi duen normaltasuna oztopatzea baino nahi ez dutelako egiten”.

Halako jarduerak, datozen lekutik datozela, denboraz, tokiz eta edozein ulermenetatik kanpo daude eta ez diote laguntzen ez bizikidetzari ezta ezberdinarekiko errespetuari ere. Era horretako jarduerek agerian uzten dute batzuek halako bide antzu eta hutsalak erabiltzen jarraitu nahi dutela balizko onura bat lortzeko. Baina ez dira konturatu hiritargoak eraiki nahi duela, suntsitu beharrean, eta errespetatu nahi duela, mespretxatu beharrean.