Prentsa Aretoa

Berriak

2018/09/27

Gernika-Lumon eta Lekeition egindako pintadak salatu ditu Bizkai Buru Batzarrak

Enegarren aldia da Bizkaiko jeltzaleen exekutibak bere egoitzetako batzuen kontra egin diren erasoak gaitzestera irten beharra ikusi duena. "Errespetuzko jarrera orotatik kanpo egoteaz gain, leku, denbora eta ulermenetik kanpo ere badaude"

rss Ezagutzera eman
Gernika-Lumon eta Lekeition egindako pintadak salatu ditu Bizkai Buru Batzarrak

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarrak argi eta sendo gaitzesten ditu hainbat pertsonek Gernika-Lumo eta Lekeitioko batzokietako fatxadetan bart gauean egin dituzten pintadak. Egoitza jeltzale hauetako hormak agertu dira gaur goizean "Amnistia osoa", "Agur eta ohore" edo "Gudariak direlako" adierazpenekin. Demokrazia, presoen eskubideak eta edozein beste kontu politiko aldarrikatzea guztiz zilegi den arren, ez da bat ere zilegi alderdi politikoetako egoitzetan eginiko pintadak era horretako jarduera antidemokratikoen bidez egitea.

Halako jarduerak denbora,toki eta edozein ulermenetatik kanpo daude eta ez dute batere laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdinarekiko errespetuaren bidean. Halako jarduerek argi eta garbi erakusten dute batzuek era horretako jokaera antzu eta hutsalak baliatzen jarraitu nahi dutela ustezko onura batzuk lortzeko. Baina ez dira konturatu hiritargoak eraikitzea hobesten duela, izorratu beharrean; hitz egin nahi duela, iraindu beharrean; eta hurkoa errespetatu nahi duela, inor mespretxatu beharrean. "Eraso hauen egileei exijitzen diegu berehala halako jarduerak egiteari uztea, konponbidea eskaini beharrean euskal gizarteak nahi duen normaltasuna eragotzi besterik ez dutelako egiten", eskatu du Bizkai Buru Batzarrak.