Prentsa Aretoa
Berriak
2018/10/03
Izaskun Bilbaok Estrasburgon babestu du gizarteratzeko errenta, Jose Antonio Agirrek Europara begira sustatu zuen eredu sozialaren “gaurko fruitu” gisa
Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVko eurodiputatuak gutxieneko errenta sistemen balioa aldeztu du “pertsonak erreskatatzea xede,bankuak erreskatatu diren irmotasun berberarekin” eta Europako Batasunaren oinarri sozialaren funtsezko elementu gisa
Halaber, ordezkari jeltzaleak gogora ekarri ditu Jose Antonio Agirre Lehendakariak Europako proiektua diseinatzen zen bitartean bere dimentsio soziala defendatzerako orduan erakutsi zuen erabakimen eta irmotasuna. Horregatik esan du gutxieneko errenta sistemak proiektu haren fruitu direla eta Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aurkeztu du eredu gisa, 25 urtetan etengabe erakutsi duelarik gizarte bazterkeria eta marjinazioa borrokatzeko tresna egokia dela.
EAJ-PNVko eurodiputatuak azpimarratu duenez “Europa desegituratzen duten populismoen kontra eman daitekeen erantzunik onena da gure batasuna pertsonentzako proiektu erabilgarri bihurtzea. Pertsonak politika publikoen helburu bihurtzea”. Horrek derrigortzen du “oinarri soziala garatzera, hau da,gizarte bazterkeria arriskua borrokatzea eta gizarte kohesioari eustea”.
Nabarmenak...
DURANGO
2026/04/17
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
PLENTZIA
2026/04/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












