Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/08

Euskaraldiarekin bat egin dute Euzkadi Buru Batzarrak eta EAJ-PNV osoak

Burukideek euskararen alde egingo den ariketarekin atxikimendua adierazteko agiria irakurri dute Sabino Arana Fundazioaren egoitzara egin duten bisitan, fundazioak bere 30. urteurrena beteko duela gogora ekarriz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euzkadi Buru Batzarra osatzen duten burukide jaun-andreek bat egin dute azaroaren 23tik aurrera eta abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldiarekin. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen ekimen honen bidez bilatzen da euskararen erabilera bultzatzea eta herritarren hizkuntza- ohiturak aldatzea. Burukideek irakurri duten adierazpenaren bidez, EBBk bat egiten du ekimenarekin, bere egiten du “euskararen erabilera bultzatzeko helburua” eta alderdikideak eta hiritar guztiak “aktibatzera eta ekimenean parte hartzera” animatzen ditu. Jeltzaleen exekutibak egiaztatu duenez “gaur egun euskarazko harremanak areagotzeko baldintzak ematen dira” baina,hala eta guztiz ere “hizkuntzaren erabilera ez da espero zitekeen beste  hazi”. Horregatik dago “hizkuntza praktika berriak bultzatzeko  eta herritarren artean euskararen erabilera  handiagoa sustatzeko testuinguruak sortzeko beharra”,  eta horren harira sortu da Euskaraldia. EBBk ondorioztatu duenez “ Hizkuntzaren normalizazioaren ardura gu guztiona da, pertsonen eta erakundeen artean partekatutako ardura da, hain zuzen ere. Aktibatzeko garaia da”.

Adierazpenaren irakurketa egin dute Sabino Arana Fundazioaren Patronatuak Euzkadi Buru Batzarrari fundazioaren eraketaren 30. urteurrenaren kariaz egin dion harrera ekitaldian. Juan Mari Atutxa presidenteak, Irune Zuluaga zuzendariak eta SAFeko Patronatuko gainerako kideek EBBko burukideei erakutsi diete  erakundeak Bilbon daukan egoitza, eta bisita amaitutakoan denok batera bazkaldu dute. Bazkal ostean, esandako adierazpena irakurri dute. Jarraian, EBBk asteleheneroko batzarra egin du Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, bertan ere izan delarik Iñigo Urkullu Lehendakaria.