Prentsa Aretoa
Berriak
2018/10/08
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak pozik hartu du tarifa elektrikoaren beherakada onartu denaren albistea, Espainiako gobernuari neurri hori hainbatetan eskatu ondoren
Euskadiko industriak historikoki pairatu duen diskriminazioaren amaiera “oso garrantzitsua da baina betetzeke dauden akordioen zerrendako lehena baino ez da”, ohartarazi dute jeltzaleek
EAJren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak pozik hartu du Euskadiko industriaren tarifa elektrikoaren beherakada onartu izana, iragan larunbatean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurrien Lege Errege Dekretuan jasotzen den bezala. EAJ-PNVk azken aldi honetan hainbatetan egin dizkion errekerimenduei erantzun die Espainiako gobernuak, eta amaiera eman dio sektore honek historikoki pairatu duen diskriminazioari.
“Albiste ona da, Euskadiko industriarentzako tarifa elektriko bidezko eta lehiakorragoa ezarriko delako, industriako kosteak beheratzea ekarriko du eta,ondorioz, bere lehiakortasuna areagotuko du diru-bilketa eta enplegua igotzearekin batera”, esan dute Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileek. Era berean zehaztu dutenez neurri hau “lehen urratsa baino ez da”, Exekutibo zentralaren aldetik bete gabe dauden akordioen zerrendari dagokionez.
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Pedro Sánchezen Gobernuari eskatuko dio zentsura mozioaren eztabaidan hitzeman zituen akordioak betetzea. “Keinu honekin, argi eta garbi geratu da borondate politikoa badago, oztopoak gaindi daitezkeela”, baieztatu dute jeltzaleek.
Euskadiko sektore industrialaren tarifa elektrikoa beheratzea, EAE osoan 1.059 enpresari eragingo dion neurria delarik, EAJ-PNVk historikoki egin duen aldarrikapena izan da, `euskal agenda´ izenekoaren barruan jaso zuen eta Espainiako gobernuarekin aurrekontuen inguruan egin ziren negoziaketetan adostu zen. Arau aldaketa honen onuradun izango dira Estatu mailan 1 eta 36 kVko tentsioa duten enpresak, 450kWtik gorako tarifa kontratatuta badaukate.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25