Prentsa Aretoa

Berriak

2018/12/31

“Herri honek erabateko autogobernua behar du bere etorkizuna erabakitzeko eta zehazteko”, nabarmendu du EAJ-PNVk

“Erabateko autogobernua behar du gero eta burujabetasun handiagoa edukitzeko; eta, halaber, herri honen estrategiarekin inolako zerikusia duten instituzioen menpe ez egoteko”, gaineratu du Joseba Egibarrek

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Lehendakariaren urte bukaerako diskurtsoaren balorazioan, bozeramaile jeltzaleak baloratu ditu Iñigo Urkulluk aipatu dituen hiru “sentimenduak” edo “kontzeptuak”. Horren harira, Lehendakariak berak aipatu duen bezala, “bere kezka azaldu du euskal gizartearen arazo nagusien aurrean”; eta kezka horrekin batera, “arazo horiei aurre egiteko ez-konformismoa, determinazioa eta erabakitzeko gaitasuna” nabarmendu ditu.

Bigarren zentzuari dagokionez -gure ereduaren estimua-, Joseba Egibarrek euskal erakundeen eredua aldarrikatu du, “ez delako bakar-bakarrik alderdi batekoa, baizik eta euskaldun guztiena”. Eta, Lehendakariak erabili duen “auzolan” kontzeptua, hau da, “instituzioez haratago doan kontzeptua eta, gizarteak dituen arazoak gainditzeko partaidetza eta inplikazioa eskatzen duen kontzeptua” nabarmendu du. Horrela, bereziki aipatu ditu “gai ekonomikoei lotutako erronkak, enplegu duinaren beharra eta kalitatezko lanpostuak” eta, azpimarratu du hori, hain zuzen, “gizartearen desafio estrukturala” dela, langabeziaren tasak behera egin duela kontuan hartu gabe”. “Erronka hori ez dagokie bakarrik instituzioei, baita gizarte osoari ere”, gaineratu du.

“Hori da ‘auzolan’ kontzeptua, inkonformismoari lotuta; eta, autogobernua betetzeaz gain, erabateko autogobernua erdiesteko beharraz hitz egiten du”. “Ez da bakarrik lortutakoa eta egindakoa nabarmentzea, edo falta dena aldarrikatzea; gakoa da herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eta zehazteko ezinbestez behar du erabateko autogobernua, gero eta burujabetasun handiagoa izateko, eta, halaber, herri honen estrategiarekin inolako zerikusia duten instituzioen menpe ez egoteko”, esan du.

Azkenik, “osasuna, umore ona eta etorkizunari aurre egiteko indarra” opa dizkio Joseba Egibarrek euskal gizarteari, “politikoki aurrera egiteko eta herri honek bere etorkizuna erabaki dezan”.