Prentsa Aretoa
Berriak
2019/01/18
Bilboko EAJ-PNVk erabat gaitzesten ditu Bilbo Zaharra batzokian egin diren pintadak
Anonimotasuna baliatuta, hainbat ezezagun Zazpi Kaleetako egoitza jeltzalera sartu ziren eta okupa mugimenduarekin zerikusia duten pintadak egin zituzten
Atzo, arratsaldeko azken orduan eta Bilbo Zaharra batzoki aurrean egin zen elkarretaratzea amaitutakoan, hainbat ezezagun tabernara sartu ziren eta batzokiko leihoetan egin zituzten okupa mugimenduarekin zerikusia duten hainbat pintada. Fatxadan ondorengoa idatzi zuten: ‘Maravillas aurrera’.
Zazpi Kaleetako egoitza jeltzalea berriro bihurtu da betikoen jardueren protagonista. Haserrea eta gatazka elikatzeaz arduratzen direnena; bizikidetzaren bidetik joan nahi ez dutenena; minutu batez pentsatzeko denbora hartzen ez dutenena eta zikintzeko eta erasotzeko asmoak bultzatuta erreklamazio bat bestearekin nahasten dutenena. Argi dago, halako ekintzak aldarrikatzen omen duten kausari egiten dioten ekarpena badira, mesede eskasa egiten diote. Konponbideak bilatzeko modu bakarra da lanean jartzea eta dagokion tokian eta erakundean lan egitea, eta ez inoren jabego pribatuko eraikinetako fatxada eta leihoetan.
Bilboko EAJ-PNVk sendotasun osoz txarretsi nahi ditu denboraz eta lekuz kanpo dauden jarduera hauek, beren denbora beste garai batzuetako jarduerak egitera ematen dutenek eginikoak,hori bai, erarik koldarrenean eta anonimotasuna baliatuta. Inoiz baino gehiago, bide hau guztiz zaharkituta dago eta halako adierazpenek euskal gizarteak egin nahi duen normalizazio,bake eta bizikidetzarako bidea baino ez du eragozten.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















