Prentsa Aretoa
Berriak
2019/01/28
Areatza, Zeanuri, Iurreta eta Portugaleteko Batzokietan egin diren pintadak salatu ditu BBBk
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak egileei berriro eskatu die berehala halako jarduerak egiteari utz diezaiotela, gizartearen gehiengoak amesten duen normaltasuna eragozten dutelako
Bizkai Buru Batzarrak berriz ere salatu eta sendotasun osoz gaitzetsi ditu pertsona ezezagunek bart gauean Areatza eta Zeanuriko batzokietan egin dituzten pintadak, asteburuan Iurreta eta Portugaleteko egoitza jeltzaleetan egin direnei gehitzen zaizkienak. Hurkoaren eskubideak eta askatasunak errespetatzen ez dituztenek eginiko pintada hauetan irakurtzen ziren “Amnistia osoa”, “Jo Te Ke”, “PreSOS” edo “Agur eta ohore” adierazpenak. Beste behin ere, EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak eraso hauen egileei eskatu diete halako jarduerak egiteari berehala utz diezaiotela, konponbideak eman beharrean, euskal gizartearen gehiengoak nahi duen normaltasuna baino ez dutelako eragozten.
Demokrazia, presoen eskubideak eta beste edozein kontu politiko aldarrikatzea zilegi den arren, ez dugu horren zilegi jotzen alderdi politikoen egoitzetan pintadak eginaz eta antzeko ekintza antidemokratikoen bidez egitea. Hauxe da krispazioa eta gatazka elikatzeaz arduratzen diren horiek eginiko jarduera; elkarbizitzaren bidea egin nahi ez dutenena; minutu bakar batez pentsatzeko denbora hartzen ez dutenena eta erreklamazio bat beste batekin nahasten dutenena, aurka egiteko eta beldurra eragiteko helburuak gidatuta. Halakoak baldin badira ahoz defendatzen duten kausaren alde egiten dituzten ekarpenak, mesede eskasa egiten diote. Konponbidea bilatzeko modu bakarra da bakoitzak dagokion lana egitea eta dagokion erakunde eta tokian lan egitea, eta ez inoren eraikinetako fatxada eta leihoetan pintadak egitea.
Halako erasoek erakusten duten gauza bakarra da koldarren antzera anonimotasunaz baliatzen diren pertsona hauei bide luzea geratzen zaiela aspaldiko partez elkar errespetatuta bizitzea erabaki zuen herriarekin bakean bizitzen ikasteko. Hau ez da iraganeko egintzak berreskuratzeko garaia; bereziki bide hori erabat zaharkituta geratu delako eta halako adierazpenek gizarte honek nahi dituen elkartasuna eta bakea eragozten dituelako.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25