Prentsa Aretoa
Berriak
2019/01/30
Igorreko batzokian egin dituzten pintadak salatu ditu BBBk
Gaurkoak gehitzen zaizkie azken egunotan Bilbo, Portugalete, Markina-Xemein, Lekeitio, Areatza, Zeanuri, Iurreta, Bermeo, Basauri, Sukarrieta eta Busturiako egoitzetan egindakoei
Bizkai Buru Batzarrak berriz ere ikusi du bere egoitzen kontra eginiko enegarren erasoa salatzera eta gaitzestera irten beharra. Oraingo honetan Igorreko batzokia izan da erasoa jasan duena eta azken egunotako ildo beretik ondorengo adierazpenak agertu dira: “Amnistia”, “Oier gogoan zaitugu”, “Agur eta ohore” eta “PNV hiltzaile”. Arratiako egoitzan eginiko pintada hauek gehitu zaizkie azken egunotan Bilbo, Portugalete, Markina-Xemein, Lekeitio, Areatza, Zeanuri, Iurreta, Bermeo, Sukarrieta, Busturia eta Basauriko batzokietan eginikoei. Halako jarduerak biderkatu direla ikusita, herrialde exekutibak egileei eskatzen die berehala halakoak egiteari utz diezaiotela, konponbideak ekarri beharrean euskal gizartearen gehiengoak amesten duen normaltasuna eragozten dutelako . Era berean berretsi du halako adierazpenak eta erasoak gaitzesten jarraituko duela, datozen kolektibotik datozela, erasoen aurrean jarrera pasiboa erakusteak gertakari hauek normaltzat jotzea ekarriko lukeelakoan.
Halako mehatxuak beti eta une oro dira onartezinak, bereziki 2019an, euskal gizarteak atzean utzi dituelako, duela hainbat urte, halako adierazpen eta jarrerak. Demokrazia, presoen eskubideak eta beste edozein kontu politiko aldarrikatzea zilegi den arren, ez dugu horren zilegi jotzen alderdi politikoen egoitzetan pintadak eginaz eta antzeko ekintza antidemokratikoen bidez egitea. Hauxe da krispazioa eta gatazka elikatzeaz arduratzen diren horiek eginiko jarduera; elkarbizitzaren bidea egin nahi ez dutenena; minutu bakar batez pentsatzeko denbora hartzen ez dutenena eta erreklamazio bat beste batekin nahasten dutenena, aurka egiteko eta beldurra eragiteko helburuak gidatuta. Halakoak baldin badira ahoz defendatzen duten kausaren alde egiten dituzten ekarpenak, mesede eskasa egiten diote. Konponbidea bilatzeko modu bakarra da bakoitzak dagokion lana egitea eta dagokion erakunde eta tokian lan egitea, eta ez inoren eraikinetako fatxada eta leihoetan pintadak egitea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25