Prentsa Aretoa
Berriak
2019/02/05
Aitor Agirre Urkidi izango da EAJ-PNVk Arrietan aurkeztuko duen zerrendako burua
EAJren izenean alkatetzara berriz iristeko asmoz aurkeztuko den hautagai berriak Angel Mari Acillonaren lekukoa hartu du eta azken urteotan egin duen lana eskertu dio. “Oso maila altua utzi digu,baina hazten jarraitzeko asmoa dugu”
Aitor Agirre Urkidi izango da Arrietako EAJ-PNVk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako burua. Hala erabaki du herriko Uri Batzarrak, Agirrerengan Angel Mari Acillona gaur egungo alkatea ordezkatzeko hautagairik onena ikusi duelako. Hautagaiaren lehen hitzak izan dira bere esker ona adierazteko “nigan konfiantza jarri duten pertsona guztiei” eta esateko jabetzen dela hautagai izateak dakarren erantzukizunaz. “Udal taldeak azken urteotan egin duen lana nabarmendu nahiko nuke. Oso maila altua utzi digute eta hazten jarraitu nahi dugu, Arrieta gero eta maila altuagoan egon dadin Bizkaiko herrialdean”, azpimarratu du.
Aitor Agirrek indartu nahi ditu auzoetako azpiegiturak eta zerbitzu publikoak eta hobetu nahi du horien guztien “mugikortasuna,irisgarritasuna eta segurtasuna”. “Ezinbesteko jotzen dugu udalerriko sozio-kulturalekin lankidetzan aritzea euskararen erabilera eta bertoko kultura sustatzera begira. Horregatik, gure udalerriko ekonomia biziberritzeko gai izan behar dugu, landa inguruan belaunaldi berriak sartzea bultzatu eta turismoa sustatu, gure inguruko paisaia naturalaren balioa aintzat hartuz”.
Aitor Agirre Urkidik 45 urte ditu eta bi neskaren eta mutil baten aita da. Hautagai jeltzalea oso kirolzalea da “hainbat kirol praktikatzen ditut:errugbia, mendiko bizikleta, igeriketa, urpekaritza, belako nabigazioa...”. Hautagaiak bere udalerria maite du: “Arrietan daukagun bizitza kalitatea ezin hobea da. Inguru paregabean bizi gara, naturaz inguratuta, eta oso giro erlaxatuan, hiri handietan bizi den estresarekin alderatuta; nik ez nuke ezergatik aldatuko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25