Prentsa Aretoa
Berriak
2019/02/15
Aitor Esteban: “A-28ak EAJ hartu du 'prest', zerrendak eginda eta euskal hiritargoak Madrilen egin dugun lanari eman dion abalarekin”
Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan, Kongresuko talde jeltzaleko bozeramailea konbentzituta agertu da apirilaren 28an “euskal gizarteak argi baino argiago izango duela bere interesak nork aldeztuko dituen adimen argiz eta politika eginez, inoiz baino beharrezkoagoa izango delako politika egitea”
Candidaturas de EAJ-PNV al Congreso y al Senado. Elecciones del 28 de abril de 2019
HAUTAGAI ZERRENDA - 2019/02/15
“Prest gaude hauteskundeetarako eta seguru gaude euskal gizarteak ondo baloratuko duela Madrilen eta Euskadin egiten ari garen lana, jakin dakitelako oso garrantzitsua dela Gorte Nagusietan EAJ indartsua izatea. Inoiz baino garrantzitsuagoa da, politika asko eta asko egin behar izango delako”. Horiek izan dira Aitor Esteban EAJ-PNVren Taldeko bozeramailearen lehen hitzak, hauteskundeak apirilaren 28rako deituko direla jakin ondoren.
Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan, bozeramaile jeltzaleak aztertu du Pedro Sánchezek gaur goizean hauteskundeak aurreratuko direla iragarri izana. Estebanek baieztatu du azken legealdi honetan “argi baino argiago geratu dela zeinen garrantzitsua den Madrilen EAJ-PNV indartsua izatea”. Era berean azpimarratu duenez “Espainiako gobernu batek, lehen aldiz, Euskadirekin zorretan dagoela aitortu du, hainbat transferentzia bete gabe daudela”, eta Madrilgo Exekutiboari ohartarazi dio “hartutako konpromisoak betetzeko urratsak ematen jarraitu beharra dagoela”.
Pedro Sánchezek aukeratutako egunaz galdetuta, Estebanek berretsi du EAJ-PNV `prest´ dagoela eta emaitza onak jasotzea espero duela, eta gogobete azaldu da hauteskunde hauek ez direlako maiatzaren 26koekin batera egingo, hau izan zelarik Espainiako gobernuari ezagutarazi zitzaion `marra gorria”. “Pedro Sánchezek ez digu guri galdetu”, onartu du, “baina egia da gure marra gorria errespetatu duela, super—igandearena, alegia”, adierazi du.
Bozeramaile jeltzaleak ez du aieruzko adierazpenik egin nahi izan A-28aren ondoren sortuko diren gehiengoen inguruan,baina konbentzituta esan duenez “politika asko eta `saltsa mehea´ egin beharko da. Negoziatzea, adostea, Espainiako alderdi politikoei falta zaiela ikusi dugun hori guztia”. Horregatik, “hiritargoaren arazoak konpontzeko politika egin behar da” baieztatu ondoren esan duenez “euskal gizarteak argi baino argiago izango du bere interesak ondoen nork defendatuko dituen politika eginez eta beti Euskadiren interesak gogoan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25