Prentsa Aretoa
Berriak
2019/02/20
Karlos Idirin Gorrotxategi, Zeberioko alkatea, berraukeraketara aurkeztuko da EAJ-PNVren zerrendan
Gaurko alkateak bere bigarren legealdiari ekingo dio “poztasun handiarekin, hainbat proiektu garatzeko asmoarekin” eta hautagaia izateak dakarren “erantzukizunarekin”
Karlos Idirin Gorrotxategi, Zeberioko gaurko alkatea, izango da EAJ-PNVren alkategaia maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. Horrela, Zeberioko uri batzarrak bere alkatearengan duen konfiantza berretsi du bigarren aldiz alderdi jeltzaleko zerrendaburua izan dadin. Idirin pozik dago udalerriko alderdikideek berarengan jarri duten konfiantzagatik. “Alderdi pertsonaletik poztasun handia da herrikideek berriro ere kontuan hartu izana EAJ-PNVren izenean Zeberioko udal taldearen burua izan nadin”, baieztatu du “alkate karguak dakarren erantzukizuna” gogora ekarriz.
Hautagai jeltzaleak oso balorazio positiboa eman die bere udal taldeak oraingo legealdian eginiko jarduerei. Horrela aipatu ditu “herri osoan zuntz optikoa ezarri izana; Errementari Museoa abian jarri izana, San Antonio baseliza berregin izana bertan kultur jarduerak garatu ahal izateko; Argiñao auzorako errepidearen eraikuntzaren garrantzia;udal apartamento turistikoak (martxan jada) eta landa turismoa erakarri dutenak, eta gure udalerrian Berdintasun saila sortu izana”.
Une honetan, udal talde jeltzalea murgilduta dago maiatzeko hauteskundeetan herritargoari aurkeztuko dizkion proiektuak eta ekimenak garatzen eta planteatzen. Horiek denak dira “Zeberioko herritar guztien bizitza kalitatea eta ongizatea hobetuko duten lanak”, aurreratu du. “Aurreikusita daukagu oinezkoentzako bide bat egitea Aresandiagatik Ugao-Miraballeseko mugan dagoen zubiraino; ekitaldi sozial eta kulturalak egiteko lokal bat egitea; Zubialde enparantza urbanizatzea eta aparkalekua zabaltzea eta gure herrialdea zeharkatzen duen Errege Bidearen zatiak berreskuratzea”.
Karlos Iridin Gorrotxategik 58 urte ditu, ezkonduta dago eta seme baten aita da. Kirolzalea da oro har eta bereziki oso gustuko ditu pilota eta futbola. Ortua eta arbolak ere oso ondo zainduta izatea gustatzen zaio. Zeberioko herritarra izateaz harro dago, “herri lasaia da, denok ezagutzen dugu elkar. Zabalerari dagokionez, Bizkaiko herririk handienetakoa da eta, beraz, aisia gozatzeko hainbat gune ditugu naturgune paregabearekin. Harro egoteko moduko gauza da Zeberioko alkatea izatea”, azpimarratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25