Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/03/21

Itxaso Atutxak baieztatu du muturreko eskuinari “beldurra izan beharrean, kasu gutxiago egin behar zaiola”

Bizkaiko jeltzaleen buruak baieztatu duenez “izan beharko ez luketen protagonismoa ematen diegu” baina aitortu du oso gogorra dela “Frankismoaren oinordeko zuzenak horren harroputz eta oilartuta ikustea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gaur goizean ETB1eko ‘Egun on Euskadi’ saioan hausnartu du muturreko eskuindarrak (Vox bezalako taldeak) apirilaren 28ko hauteskunde Orokorretan parte hartzearen inguruan. Bizkaiko jeltzaleen buruak baieztatu duenez muturreko eskuindarrekoei “beldurra izan beharrean”, “kasu gutxiago” egin behar zaiela. “Informazioa informazioa dela” ulertzen duen arren “izan beharko ez luketen protagonismoa ematen diegu”, esan du. Atutxak zentzu berean esan du ez dituela gustuko “beldurra sorrarazteko aldarrikapenak”, “muturreko eskuindarrekoak eurak direlako horretaz hitz egitea nahi dutenak, beraiek sortarazten duten beldurraz, hain zuzen”. “Beldurra ez, beren neurrian geratuko direla uste dudalako”, baina egia da “oso gogorra dela frankismoaren oinordeko zuzenak horren harroputz eta horren oilartuta agertzen direla ikustea”, esan du. “Entzuten ditudan gauzak dira niri beldurra eragiten didatenak, Vox-eko emakumeak emakumeok lortu ditugun eskubideen kontra daudela ikusteak, beren esku balego ezabatuko lituzketela entzuteak”, ohartarazi du. Edozein kasutan esan du berak ez duela uste “horrenbeste izango direnik”, baizik eta “PPren botoek behera egingo dutela eta hiruren artean banatuko dituztela”. Esan du PP, Cs eta Vox alderdiez.

Eusko Legebiltzarraren baitan Osakidetzak deitu zuen LPEn eman ziren ustezko irregulartasunei buruzko batzorde berezia sortu behar ote den galdetuta, Atutxa kontra agertu da, EAJ-PNVko ordezkariak gaur goizean Gasteizko Ganberan egin duten bezala. Burukideak azaldu duenez “une honetan irekita dauden prozedura guztiak jasotzen ari dira Osasun sailaren kolaborazioa”. “Saila eta Eusko Jaurlaritza ez ote dira behar den informazio guztia batzorde guztietan eta arintasun osoz ematen? Zer informazio ukatu da? Zer eragozpen daude batzorde berri hori osatzeko? Non ez dago gardentasuna Osasun sailean? Esan dezatela. Nik uste dut une honetan irekita dauden prozedura guztiak Osasun sailaren kolaborazioa jasotzen ari direla. Beraz, ez dut beharrezko jotzen”, berretsi du.

Next Euskadi