Prentsa Aretoa

Berriak

2019/04/04

EAJ-PNVk Madrilen eraginkor izaten jarraituko du Bilboren interesak ere defendatzera begira

Idoia Sagastizabalek, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, eta Juan Mari Aburtok, hiribilduko alkategai jeltzaleak, Zorrotzan aldarrikatu dute EAJ-PNVk “ezberdinen artean adosteko” duen gaitasuna, auzo honetan dauden trenbide pasabideak kentzea edo AHT Abandon lur azpitik sartzea lortzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Idoia Sagastizabal, Kongresurako Bizkaiko hautagaia, eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkategaia, gaur goizean Zorrotzara hurbildu dira Euskal Taldeak Bilbon garatzeko proiektuak lortzeko egin duen lanaren balantze txikia egiteko. Zentzu honetan, biek nabarmendu dute EAJ-PNVk “ezberdinen artean adosteko” duten gaitasuna, besteak beste, trenbide pasabideak kentzea edo Zorrotzan FEVEren trenbideak lur azpitik joan daitezen lortzea edo Abiadura Handiko Trena Abandon lur azpitik sartzea lortzera begira. Biekin izan dira Nerea Ahedo eta María Dolores Etxano, EAJ-PNVk Senaturako zerrendan Bizkaitik aurkezten dituen hautagaiak.

Sagastizabalek baloratu du EAJ-PNVk Kongresuan eta Senatuan “izan duen eta izaten jarraituko duen garantzia”, eta aldarrikatu du bere taldeak bete duen “funtsezko eginkizuna” erabakiak hartu behar izan direnean. Ildo beretik azaldu duenez “politika ulertzen dugu ezberdinen arteko akordioak lortzeko tresna gisa eta hala egiteko gai izan gara; orain arte eginikoek abalatzen gaituzte”. Era berean gogoratu duenez, PPrekin lehenengo eta PSOErekin geroago aurrekontuen inguruan adostu diren akordioek “ahalbidetu digute Euskadira,Bizkaira eta Bilbora inbertsioak, azpiegiturak, entitateentzako diru-laguntzak… eta pentsioak ekartzea”, azaldu du. “Gaur Zorrotzan gaude”, gobernu bati zein besteari atera dizkiegun akordioetan “jasotzen delako bi trenbide pasabide kentzea, azkenean errealitate bihurtuko delako” eta “auzo honetan eta inguruetan bizi diren herritarren bizitza kalitatea nabarmen hobetuko dute”.

“Bilboren interesak jokoan dauden lekuetan, han izango dira EAJ-PNVko emakume eta gizonak” esan du Juan Mari Aburto alkateak. “Emakume eta gizon horiek dira gure laguntzaile eta enbaxadorerik onenak Bilboren martxa on sozial,kultural eta ekonomikoaren alde egiten jarraitzeko”, nabarmendu du.Era berean baloratu du EAJ-PNVk “Udaletxean, Kongresuan eta Senatuan” egiten duen lanari esker lortu dela “AHTa lur azpitik sartzea, FEVEren trenbideak lur azpitik joatea eta Bilbo eta Euskadi hobetzeko hainbat kultur ekintza”. Horregatik baieztatu du Euskal Taldea ganbara bietan izango dela “gure taldea, Bilboren ordezkaria”. Zentzu berean azpimarratu duenez Bilboko hiritargoak “ondo baino hobeto daki bere interesak nork defendatzen dituen eta Bilboren alde nork lan egiten duen, proiektuak errealitate bihur daitezen”. Amaitzeko gogoratu du FEVEren trenbideak lur azpitik eramateko lanek “Udalaren konpromisoa jaso dute proiektu horri Sustapen Ministerioarekin elkarlanean” burutzera begira.