Prentsa Aretoa
Berriak
2019/04/14
PPren zinismoa salatu du Ortuzarrek , Sanchezi "eskuak odolez zikinduta" dutenekin hitzartzea deitoratzen diolako eta, aldi berean, Eusko Legebiltzarrean Bildurekin batera bozkatzen duelako
EBBko presidenteak Getxon eginiko ekitaldi politikoan hitz egin du. Aitor Estebanek bertan esan duenez PSOE eta PP Euskal Agenda garatzeko prest daude soilik “EAJren botoak behar dituztenean”
20190414_Andoni Ortuzar. Getxo
MINTZALDIA - 2019/04/1420190414_Aitor Esteban. Getxo
MINTZALDIA - 2019/04/1420190414_Imanol Landa. Getxo
MINTZALDIA - 2019/04/1420190414_Josune Gorospe. Getxo
MINTZALDIA - 2019/04/13
Argazkiak...
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Partido Popularrek bere politikarekin daramatzan zinismoa eta demagogia salatu ditu, bereziki hauteskunde aldi honetan. Getxon egin den ekitaldi politikoan, Ortuzarrek kritikatu du Pablo Casadok Pedro Sanchezi egoztea “eskuak odolez zikinduta” dutenekin gobernatzen aritzea, EH Bildu gogoan, bere alderdiak “ostegunero, Eusko Legebiltzarrean Ezker Abertzalearekin negoziatzen, adosten eta hitzartzen duen bitartean”. EAJ-PNVren mila baino gehiago alderdikide eta alderdizale hurbildu dira gaur Eskoletako Plazara Getxoko alkate eta Senaturako hautagai Imanol Landak hasi duen mitina entzutera. Beste hizlariak izan dira Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagai Aitor Esteban eta Josune Gorospe. Estebanek Euskadiko hiritargoari gogoratu dio PSOEk eta PPK Euskal Agenda garatzearekin ados agertzen direla soilik “EAJren botoak behar dituztenean”.
“Ba al dakizue, legealdi honetan, PPk EH Bildurekin zenbatetan adostu, hitzartu eta bozkatu duen Eusko Legebiltzarrean?”, galdetu die Ortuzarrek bertaratuei erantzun argia eman baino lehen. “Legealdi honetan, Legez Besteko 4 Proposamen, Legez Besteko Proposamenei eginiko 29 transakzio-zuzenketa, mozioei eginiko 23 transakzio-zuzenketa, 5 agerraldi-eskari, ekimen bat Gorte Nagusietan eta 32 adierazpen instituzional”, esan du. Horrek esan al du Alfonso Alonsok eskuak odolez zikinduta dituela? Ez. Esan nahi du, Casado jauna, PPk ez duela arazorik hemen Otegirekin hitzartzeko. Eta are arazo gutxiago dauka bere jardunarekin Eusko Legebiltzarraren jarduna eragozten eta blokeatzen badu. PPri ez zaizkio eraztunak eroriko Batasunaren oinordekoekin hitzartzeagatik”, esan du jeltzaleen buruak. Puntu honetan, Ortuzarrek ez du disimulatu suminduta dagoela ,beste behin ere, PPk ETAren terrorismoaren biktimen oroimena beren probetxurako erabiltzen duela ikusirik. “Nahikoa da! Ez ditzatela biktimak horrela erabili. Ez dezatela indarkeriaren eta terrorismoaren mina horren modu zikinean erabili. Nahikoa da horrenbesteko manipulazioarekin”, esan du haserre.
Ez dira hor geratu Ortuzarrek Pablo Casadori egin dizkion gaitzespenak: “ Casadok baieztatu du berak gobernatzen badu `erkidego desleialei´ ez diela eskuduntza gehiago transferituko. Francok ere garai batean esan zigun `probintzia traidore´ ginela. Iñaki Oyarzabalen eskutik, Senatuan aurkeztu eta onartu dute Gernikako Estatutuaren betepena eragozteko mozioa. Nortzuk eta `Konstituzioaren defendatzaileak´ legea betetzearen kontra, askatasunen inguruan, oroimen historikoaren inguruan, genero indarkeriaren inguruan defendatu dituzten jarrera atzerakoiez ez hitzegitearren”, azaldu du jeltzaleen buruak. Ortuzarren aburuz jardun politikoa ulertzeko bi modu daude: “Dena lokazti bihurtzen dutenak, aurkaria suntsitzeko borroka etengabearekin eta elkarrizketa ukatzen dutenak; eta alderdi honek 124 urtetan praktikatu duena, hurkoaren ideiak errespetatzen dituena, denon ongia bilatzen duena, jardun politikoa jendearen alde egiten den lantzat jotzen duena, jende guztiaren alde, Euskadiren alde, herri honen alde, mugiarazten gaituen gizartearen alde”.
Aitor Estebanek aldarrikatu du EAJ-PNV dela Euskadi buruan daraman alderdi bakarra bere lan politikoari ekiteko orduan. Gainerako alderdi politikoen helburuak, beren zerrendetan euskal ordezkariak doazen arren, oso urrun daude euskal hiritargoaren beharrak eta ilusioak lehenestetik. PSOEK eta PPk Euskal Agenda garatzeko prest daude soilik “gure babesa” behar dutenean, gure botoak, esan du Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak. “EH Bilduk aurkeztutako ekimen bakar bat ere ez dut gogoratzen garatzeko modukoa denik”, esan du eta Podemoseko euskal ordezkariez gaineratu duenez “Kongresuan ez dute ahots propiorik izan”. “Horregatik egon behar dugu Madrilen, inoizko indarrik handienarekin egon behar dugu, gainera, euskal hiritargoari interesatzen zaizkion gaiak planteatzeko”, azpimarratu du Estebanek, eta EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu du “interesatzen zaigun guztia Madrilen ere eztabaidatzeko eta onartu ahal izateko”.
Josune Gorospek, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak baieztatu du Euskadi bezalako herri txiki batek “Bizirik iraun nahi badu eta biztanleei ongizate maila handia bermatu nahi badie, borrokatu behar du hobea izateko eta bere nortasunari eusteko. Eta orain arte lortu egin dugu”. “Gure estiloa xumea da: entzutea eta hitz egitea, eta gure helburua bakarra da Euskadiren interesen defentsa. Ahal dugun guztia egitea akordioak lortzeko eta, horrela, erakundeen egonkortasunari eutsi ahal izateko. Hemen eta han (Madrilen)”, nabarmendu du. “EAJ-PNVren ordezkari garen aldetik, gure helmuga zein den jakinik lan egiten jarraituko dugu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25