Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/15
Juan Mari Aburtok Bilboko auzoetan 100 jarduketa baino gehiago abiaraziko direla iragarri du
“Auzoak protagonista bihurtu nahi ditugu etorkizuneko proiektuen laguntzaz etengabe aurrera doan hiri erakargarri honetan, Bilbokoak izatearen harrotasuna parteka dezaten”, adierazi du
2019.05.15 Juan Mari Aburto - Ekintzak auzoetan
MINTZALDIA - 2019/05/15
Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Hiriko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzak izan ditu hizpide gaurko agerraldian, horixe baita bere hauteskunde-programaren ardatz nagusietako bat. “Gure erronka, Bilbo mundu osoan ezagutzera eman duen hiri-eraldaketa auzo guztietara eramatea da, proiektu eta ekintza zuzenen bitartez”. Neurri garrantzitsuenen artean, auzo guztietarako 100 jarduketa baino gehiago abian jartzeko asmoa iragarri du. “Auzoak protagonista bihurtu nahi ditugu etorkizuneko proiektuen laguntzaz etengabe aurrera doan hiri erakargarri honetan, Bilbokoak izatearen harrotasuna parteka dezaten”, adierazi du.
Aburtok gogoratu duenez, azken lau urte hauetan Barruti guztietan zehar ibili da “koaderno gorria” aldean zuela Bilboko auzo guztiak sakon ezagutzeko, “nolako beharrak zituzten eta gauzatu beharreko hobekuntza-lanak jasotzeko, auzokideen emandako iradokizunak kontuan hartuz”, eta horren harira ziurtatu du aurrerantzean ere “auzo guzti-guztien alde” lanean jarraituko duela, bakoitzaren izaera eta bereizgarritasunak aintzat hartuz, izan ere, guztiak dira Bilbo, ez dago lehen mailako edo bigarren mailako auzorik”.
Konpromiso hau Zorrotzan eman du ezagutzera, izan ere, aitortu duenez, auzo hau “maiuskulaz idatzita” dago bere koaderno gorrian FEVEren trenbidea lurperatzeko proiektuaren ondorioz. “Konpromiso aktibo hori aurrera aterako dugu, trenbidea lurperatuko dugu eta ez naiz geldirik egongo helburua lortu arte”, esan du.
Auzoetarako neurriak
Barruti bakoitzarentzako programa espezifikoez gain, hirigintza zein gizartearen ikuspegitik gauzatutako eraldaketa auzo guzti-guztietara eramateko asmoz, hautagai jeltzaleak auzo guztietarako aurreikusiak dituen neurriak aurreratu ditu; besteak beste:
- Azken agintaldian sinatutako Auzoen aldeko Ituna garatzea.
- Irisgarritasun Planarekin jarraitzea Barruti guztietan, igogailu gehiago jarriz, espaloiak egokituz, oztopo arkitektonikoak kenduz eta garraio-sarea hurbilduz eta konektatuz.
- Hurbiltasunezko merkataritza bultzatzea.
- Kultura, kirol eta aisialdiko jarduerak bultzatzea.
- Berdegune gehiago eta umeentzako estalitako jolasgune gehiago.
- Argiteria hobetzen jarraitzea.
- Udaltzaingo komunitarioa garatzea, auzokideengandik hurbil.
- Wifi sarea zabaltzen jarraitzea.
- TAO gune berriak eskatzen diren tokietan.
- Bizikletak hartzeko puntu gehiago…
Basurtu-Zorrotza Barrutiari dagozkion jarduketa zehatzak
Era berean, Juan Mari Aburtok Basurtu-Zorrotza Barrutirako aurreikusita dauden ekintza zehatzetako batzuk eman ditu ezagutzera. FEVEren trenbideak lurperatuko direla berretsi ondoren, Barinaga aldeko hobekuntza urbanistikoa iragarri du, Zorrotza eta Barakaldoren arteko bidegorri bidezko loturari buruzko azterlana eta Zorrotzako Muturreko La Base-ko futbol-zelai zaharraren aldi bateko aprobetxamenduei buruzko azterlana. Baita Azoka Parkea hobetzeko lanak, Zorrotzako Barrutiko Udaltegi berriari buruzko azterlana, Montevideo Etorbideko hobekuntza lanen amaiera Basurtun, Montevideo Etorbidea Basurtu-Kastrexana Errepidearekin lotzeko igogailuaren eraikuntza, Basurtu eta Kastrexana lotzen dituen errepideko espaloia egokitzeko azterlana, Sorginen Zubiaren egoera eta aukerei buruzko azterlana, eta Kastrexanako frontoiaren hobekuntza ere, besteak beste.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25