Prentsa Aretoa
Berriak
2019/06/15
Juan Mari Aburto: “Ahal dudan guztia emango dut eta ez dizuet huts egingo Bilboren interesen defentsan”
Hiribilduaren fundazioaren urteurrena betetzen den egun berean, EAJ-PNVko ordezkariak alkate makila altxatu du eta gainerako alderdi guztiak gonbidatu ditu norberekeriak baztertzera eta gainditzera eta denon interesa balioestera “elkarlana eta kolaborazioa direlako proiektu partekatuak eraikitzen ikastea”, baieztatu du
Pleno de constitución Ayuntamiento Bilbao
HITZALDIA - 2019/06/15
Ezin liteke egun hoberik egon Bilboko alkatearen makila altxatzeko. Gaur, hiribilduaren fundazioaren urtemugan, Juan Mari Aburto bilbotar guztien alkate bihurtu da gaur bertan hasten den 2019-2023 agintaldirako. Guztiz hunkiturik, bere lehen hitzak izan dira “hiri honetako alkate izateak ematen didan harrotasuna eta erantzukizuna” azaltzeko; “alkate hurbila, konpromisoduna eta ilusioz betea izango naiz”, eta hitzeman duenez “dena emango dut eta ez dizuet huts egingo Bilboren interesen defentsan”. Era berean korporazioa osatzen duten gainerako talde politikoak gonbidatu ditu norberekeriak eta interes propioa gainditzera denon interesari balioa emanez. “Elkarlana eta kolaborazioa dira proiektu partekatuak eraikitzen ikastea”, baieztatu du.
Alkate karguaz jabetu ondoren esan duenez, EAJ-PNV eta PSE taldeak, Gobernu akordioa izenpetu ondoren, “lehen urratsak ematen hasi gara hiritargoaren gehiengoak eskatzen digunari erantzunak emanez: egonkortasuna, erantzukizuna, konfiantza, leialtasuna, konpromisoa eta fidagarritasuna eskainiko dituen Gobernua eta hiria hobetzeko proiektuak argi eta garbi izango dituena”. Era berean gaineratu duenez “helburu hirukoitza partekatzen dugu: pertsonak, auzoak eta enplegua; jarduera ekonomikoa eta merkataritza, gure gobernu jardunaren oinarri gisa” .
Aburtok udal politika egiteko eta ulertzeko estilo propioa aldarrikatu du, lankidetzan eta akordioan oinarri harturik eta ez “oposizioan edo desadostasunean”. Zentzu berean baieztatu duenez “orainak eta etorkizunak konfrontazio handiagoa eta lankidetza handiagoa eskatzen dizkigute”. “Elkarrizketan sinesten dut gatazkak konpontzeko metodo gisa; ezberdinen arteko negoziaketan sinesten dut bestela pentsatzen duena hobeto ulertzeko, eta akordioetan ere bai, txikiak direla pentsatu arren altxor handiak direlako bilbotarrentzat”. “Gaurtik aurrera eskua luzatu nahi diet elkarrizketa, negoziaketa eta adostasuna nahi duten talde guztiei; adostasuna behar dugu une honetan dauzkagun akordioak zabal ditzagun; akordioak zabaldu nahi ditut, egunerokotasun publikoaren zaratatik edo hauteskundeetako emaitzetatik harago”, aurreratu du.
Horretarako, talde guztiak gonbidatu ditu “lan egitera”, “Bilboko hiritarrek planteatzen dizkiguten erronkei” aurre egin diezaiegun. Aburtoren esanetan erronka horiek dira “Langabezia murriztea, elkarbizitza eta gizarte kohesioa, emakume eta gizonen arteko benetako errealitatea, hiriaren gaztetzea beherakada demografikoaren erronkari aurre eginez”, “hiri irekiagoa eraiki behar dugu, internazionala eta erakargarria; kultur, kirol eta arteen esparruan daukagun eskaintza bultzatuz, gure ekintzaileei, sektore komertzialari, enpresei babesa emanez eta ahaztu gabe gure hirira inbertsioak eta jarduera ekonomikoa erakarri behar ditugula”. Alkateak ez du ahaztu nahi izan Bilbok bere etorkizuna diseinatzen jarraitzen duela “HAPOa martxan edo Europako hirien lehen lerroan jarriko gaituzten proiektuekin ( AHT, Zorrotzaurre, Geltoki Intermodal berria,…) Eta, hori dena, auzoen hiri eraldaketari jarraipena emanez, konektibotasun handiagoarekin, irisgarritasun hobearekin, zerbitzu gehiagorekin,…”. “Bilbo zortzi piezako puzzlea da, horiek dira barrutiak, baina aldi berean barruti bakoitza puzzle bat da auzo ezberdinek osatzen dutena. Pieza bat falta badugu, puzzlea osatu gabe egongo da. Eta hori ezin dugu onartu. Bilbotar izatearen harrotasuna izan dadila Bilboko auzo guztietako hiritarraa izatearen harrotasuna”, baieztatu du.
Aburtok bere esker ona adierazteko hitzak esan dizkie “ onean eta txarrean honaino iristeko indarra eman didaten zutabe handiei: EAJ-PNV nire alderdiko emakume eta gizonei, bidelagun dudan talde bikainari eta nire familiari, zuek zarete aurrera egiten laguntzen didazuen motorea”. Esker ona adierazteko mezuari gehitu zaizkio “hiritargoari, agintariei, kargu instituzionalei, gizarte zibileko ordezkariei, enpresa, merkataritza justizia eta unibertsitateko ordezkariei eta lagun eta adiskideei adierazi diena. “Eskerrak eman behar dizkizuet azken urteotan eman dizkidazuen hurbiltasunagatik eta laguntzagatik , eta espero dut gaurtik aurrera antzekoak edo handiagoak izatea”. Alkateak ez du amaitu nahi izan Bilboko talde sozialistari zuzendutako hitzak esan gabe. “Gobernukide leial izan zaituztet aurreko legealdian, eta gaur emandako babesarekin eta gobernu akordioarekin hemendik aurrera ekingo diogu lankidetza intentsu eta espero dezagun emankorrari, Bilbok orain aldian eta etorkizunera begira izango dituen proiektuak aurrera ateratzera begira” .
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25