Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/24
Juan Mari Aburtok etorkizuneko bilbo eraikitzeko proiektu garrantzitsuenen aurkezpena osatu du programaren gakoak ezagutzera emanez: lantaldea eta kudeaketa arloko zorroztasuna
Hautagaiak Etorkizuneko Bilbo eraikitzen lagunduko duten proiekturik garrantzitsuenak azaltzeko egin dituen ekitaldiei amaiera emanez, hauteskunde-programaren giltzarrizko osagaiak aurkeztu ditu gaur: Lantaldea, eta Kudeaketa arloko zorroztasuna, Konpromisoa eta Gardentasuna
2019.05.24 Juan Mari Aburto - Lantaldea eta kudeaketa arloko zorroztasuna
MINTZALDIA - 2019/05/24
Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak amaiera eman dio gaur, “Etorkizuneko Bilbo” deritzona eraikitzeko hauteskunde-programan zehaztutako proiekturik nabarmenenen azken bi asteotako aurkezpen-errondari. Amaierako ekitaldian, igandeko hauteskundeetarako gogoeta-egunaren bezperan, lantaldea aurkeztu nahi izan du, Euzko Alderdi Jeltzalearen “lan egiteko moduaren eta estilo bereizgarriaren” giltzarrizko osagaia, haren esanetan. Hitz hauekin laburbildu du aipatutako estiloa: “Zintzotasuna, konpromisoa, hurbiltasuna, erabateko zorroztasuna kudeaketan, eta lana, lana eta lana”.
Datozen lau urteotan ondoan izango duen taldeari dagokionez, eskarmentua eta gaztetasuna uztartzen dituela adierazi du, eta udal kudeaketan duen prestakuntza eta esperientziaz gain, balio sendoetan ondutako talde euskalduna dela gaineratu du, Bilbokoa izateaz eta auzoetakoa izateaz harro dagoena. “Emakume eta Gizon hauek herritarrengandik eta hauen beharretatik hurbil daude, eta nik bezala, den-dena emango dute hiri handi honetako pertsona guztien alde, izan ere, Bilbo da gure bizia”, esan du.
Horrekin batera, Juan Mari Aburtok bere jardunari eutsiko dioten printzipioak aldarrikatu ditu, “gure izaeraren gidalerroak”: kudeaketa arloko zorroztasuna, kontu garbiak eta zorrik eza, gardentasunari buruzko zerrenda guztien buru jarraituz eta nazioarteko kudeaketarik oneneko hirien arteko kokapenari eta aitorpenari eutsiz. Era berean, udal zerbitzuen kudeaketa bikainean aurrera egiteko asmoz, administrazioa modernizatu eta gazteagoa egiten jarraituko duela aurreratu du, Herritarren Parte-Hartzea bultzatuz eta aliantza estrategikoak indartuz funtsezko proiektuak gauzatu ahal izateko; hala nola, Abiadura Handiko Trena, Zorrotzan trenbideak lurperatzea, Unibertsitate arloko Proiektuak edo hiriaren nazioarteko sustapena.
Amaitzeko, hautagai jeltzaleak eskerrak eman dizkie azken agintaldian ondoan izan dituen zinegotziei, baita agintaldi berrian Bilboren aldeko ahaleginean bidelagun izango dituenei ere. “Bilborentzat eta Bilboren alde lan egitea ez da erraza –esan du–, baina merezi du, izan ere, Bilbo gure bizia da”.
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25