Prentsa Aretoa
Berriak
2019/10/03
Josune Gorospek nabarmendu du hauteskundeetako gastua %10 beheratzea “zinismo hutsa” dela, eta neurri horrek lurralde esparruko alderdiak kaltetzen dituela salatu du
Azaroaren 10eko hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai jetzaleak gogora ekarri du EAJ-PNVk hitzez-hitz betetzen duela EUDELen baitan kanpoko publizitate inbaditzailea ezabatzeko adostu zen akordioa
EAJ-PNVk gaur esan du ez duela onesten Espainiako alderdi politiko nagusiek hauteskundeetako gastuak %10 beheratzeko planteatu duten proposamena. Josune Gorospek, azaroaren 10eko hauteskundeetarako Bizkaiko hautagaiak, ETB-1en egin dioten elkarrizketan esan du neurri hori “zinismo hutsa” dela eta nabarmendu du lurralde esparruko alderdiak kaltetzen dituela euskarri komertzialen bidez “hautagaiak ezagutarazteko aukera” kentzen zaielako, eta kritikatu du “atxikimendua besterik behar ez duen kontratu gisa planteatu izana, hauteskundeak errepikatu behar izatera eraman gaituzten horiek proposatuta, gainera”.
Gorospek kritikatu duenez, Espainiako alderdiek, beren esloganak eta mezuak ezagutzera emateko orduan Estatuko hedabide nagusietan presentzia mediatikoa bermatuta dutenek, kanpoko publizitatea aukeratu dute hauteskundeetako gastua murrizteko “kanpainako gastu osoaren %10a baino ez den arren”.
Hautagai jeltzaleak era berean gaineratu du neurri horrek zuzenean kaltetzen dituela lurralde esparruko alderdi politikoei, azken hauek kanpoko euskarri komertzialak baliatzen dituelako “hautagaiak hiritargoari ezagutarazteko”, eztabaidetan eta gainerako hauteskunde espazioetan oso toki murritza ematen zaielako Espainiako alderdi handiek daukatenarekin alderatuta. Zentzu berean, Gorospek EAJ-PNVren konpromisoa gogoratu du, Eudel erakundearen barruan alderdien artean adostu den akordioaren arabera, euskarri inbasiboetako publizitatea ezabatzeko,besteak beste banderolak edo faroletako kartelak.
Azken finean, Gorospek azaldu du EAJ-PNVren helburua dela euskal hiritargo osoak hurrengo Hauteskunde orokorretarako hautagai jeltzaleak ezagutaraztea eta EAJ-PNVren mezua hiritargo osoarengana irits dadila, bere proposamenekin eta elkarrizketarako, akordioak adosteko eta egonkortasuna ekartzeko planteatzen dituen proposamenekin batera, bere jarduera politikoaren gidalerro gisa eta proposatzen dituen neurri nagusien artean Euskadiren,bere erakundeen eta bere autogobernuaren defentsa dagoelarik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25