Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/11

Euskal Taldeak eutanasia despenalizatzea babestuko du “gizarte aurreratuan bizi garelako eta gai honi normaltasun osoz heltzeko prest gaudelako”

Joseba Agirretxeak Kongresuaren bilkuran hitz egiteko izan duen tartean PPri eta Vox-i deitoratu die arinkeriatan aritu izana eta demagogia egin izana, eta legearen barruan “erregimen berezia” onartzearen aldeko agertu da “eutanasiaren despenalizazioa babesteko”

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak eutanasia despenalizatzea babestuko du “gizarte aurreratuan bizi garelako eta gai honi normaltasun osoz heltzeko prest gaudelako”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euskal Taldeak gaur babestu du PSOEk eutanasia despenalizatzeko aurkeztu duen ekimen legegilea, “gizarte aurreratuan bizi garelako eta gai honi normaltasun osoz heltzeko prest gaudelako”.

Bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Joseba Agirretxeak nabarmendu du bizi-itxaropenaren handitzea eta gaixotasunen kronizitatea “errealitate ukaezina direla” eta ildo beretik adierazi duenez “ezbai sozial, etiko eta politikoaren aurrean” gaude, eta legegile garen aldetik “egoera horri heltzea dagokigu”. “Ematen du batzuek uste dutela errealitateak saihestuta edo ezkutatuta, desagertu egiten direla, baina egin behar dena da aurre egitea eta gainditzea, irtenbide bat emanaz”, esan du.

Zentzu berean eta PP eta Vox-en bozeramaileen diskurtso “friboloak” kritikatu ondoren, eutanasia despenalizatzea babestu du, “lege aldarazpen honi babesa emango dion lege erregimen berezia onartzearekin batera”.

Horregatik guztiagatik eta, Agirretxearen hitzetan “pertsona bati bizitzera derrigortzea hiltzera derrigortzea bezain krudela izan daitekeelako”, diputatu jeltzaleak iragarri du Euskal Taldeak eztabaidara eraman den proposamena babestuko duela, aurreko egoera batzuetan Hemizikloan gai hau eztabaidatu zenean EAJ-PNVk izan zuen jarreraren zentzu beretik.

Amaitzeko, Agirretxeak “demagogia merke” jo du PPk zainketa paliatiboak eutanasiaren despenalizazioaren kontra jartzean egin duen planteamendua. “Uste al duzu inor egon daitekeela zainketa paliatiboen kontra?”, galdetu du diputatu jeltzaleak Partido Popularreko ordezkariari.