Prentsa Aretoa
Berriak
2020/02/12
Joseba Agirretxeak Osasun Ministerioari erreklamatu dio “presazko neurriak” har ditzala botika faltaren “arazo larria” konpontzeko
Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak nabarmendu du Botika eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak emaniko datuen arabera, botika falta hori “kronifikatu” egin dela
Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatuak, Osasun Ministro Salvador Illari eskatu dio gaur “presazko neurriak” har ditzala Espainiako estatuan aspaldiko partez ematen ari den botika faltaren “arazo larriaren aurrean”, hiritargoa “larriki kaltetzen duelako”.
Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran Agirretxeak gogora ekarri du Botikak 2019-2020 epealdian hornitzeko plana, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak egina. Berak eginiko analisiaren arabera “kronifikatu egin den arazoaren aurrean gaude”, “hornikuntza arazoen jakinarazpenak urterik urtera gero eta gehiago direlako”.
Are gehiago, diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez “batzuek esandakoaren arabera”, Plan hori “itxurakeria” baino ez da eta Illari esan dio neurriak hartzeko “alderdi asko dituen arazo honen aurrean hiritargoaren interes orokorrak babestera begira”.
Amaitzeko eta Agirretxeak planteatu duen galdera hau erregistratu eta hurrengo egunean Ministerioan argitaratu den informazioaren arabera ireki diren espediente zigortzaileen inguruan Ministroari galdetu ondoren, diputatu jeltzaleak Ministroari eskatu dio gaur presaz jardun dezatela hiritargoa kaltetzen duten arazo hau konpontzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25