Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/17

Espainiako gobernuak Zigor Kodearen erreformaz egin dituen “iragarpen nahasiak” kritikatu ditu Aitor Estebanek: “oso kaltegarria da zunda-globoak zabaltzen aritzea”

Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan, Zaldibarko zabortegiko luiziaren aurrean euskal erakundeen jarduna aldeztu du jeltzaleen bozeramaileak: “Arazoari heldu diote lehen momentutik beretik; buru belarri ari dira lanean eta irtenbideen bila”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur kritikatu ditu PSOE eta Espainiako Gobernuaren “iragarpen nahasiak” Zigor Kodearen balizko aldarazpenaren aurrean, eta “barregarri” jo du frankismoaren apologia delitutzat jotzea “Oroimen Historikoaren Legea bete gabe jarraitzen duenean”.

Bozeramaile jeltzaleak Onda Vascan egin dioten elkarrizketan aditzera eman duenez “oso kaltegarria da” zigor arloko gaiekin zunda-globoak zabaltzen aritzea, eta berretsi duenez egin nahi den aldarazpena “ondo aurrreikusi” behar da “zehaztu, kide nagusiekin eztabaidatu eta, ondoren, iragarri”.

Frankismoa goraipatzea delitutzat jotzearen eta Zigor Kodean jasotzearen inguruan, Estebanek esan du oso zaila dela “adierazpen askatasunaren mugatzat joko ez den definizio zehatza egitea” eta gogora ekarri ditu esparru horretan bete gabe jarraitzen duten hainbat gai, besteak beste kaleetatik frankisten izenak erretiratzea edo EAJ-PNVk proposatu zuen moduan Mozal Legearen aldarazpenari heltzea.

Zaldibarko zabortegian gertatu den luiziaren kudeaketaz galdetuta, Estebanek euskal erakundeen jarduna aldeztu du. “Hasiera hasieratik arazoari heldu zioten irtenbideak bilateko” eta lanaren bi alderdi nagusiak izan dira “zaborrean lurperatuta geratu diren langileak bilatzea, maldari egonkortasuna emanez eta beste langileen bizia arriskutan jarri gabe”. Horren guztiaren aurrean, esan du Estebanek “oposizioa egon da asteburu osoan mitinak ematen” eta “gertatu den ezbeharra kanpainarako munizio gisa erabiltzen”.

Amaitzeko, Estebanek PSOE eta Unidas Podemosen gobernuaren lehen hilabeteen balantzea egin du: “Koordinazio eza erakusten dute komunikazioan, baina suposatzen dut konpontzen joango direla”, esan du. Pendiente geratzen diren akordioei dagokienez, Estebanek baieztatu du guztiz “egingarria” dela eskuduntzen transferentzia burutzea eta gaineratu duenez “ `euskal Y trenbidearen´ lanak egutegiak eskatzen duen eran egin behar dira”, Euskadiko hauteskundeetarako deialdiaz aparte”.