Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/24

Iñigo Urkullu aho batez Lehendakarigai apirilaren 5eko Euskadiko Hauteskundeetarako

Aberri Batzarrak gaur onartu ditu EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetara eramango dituen zerrendak: Urkullu izango da Arabako zerrendaburua, Leixuri Arrizabalaga Bizkaikoa eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoakoa

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu aho batez Lehendakarigai apirilaren 5eko Euskadiko Hauteskundeetarako

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak gaur onartu ditu apirilaren 5eko Euskal Hauteskundeetara talde jeltzaleak eramango dituen zerrendak. Iñigo Urkullu, EAJ-PNVren Uri Erakundeetan proposatu den lehendakarigai bakarra, aho batez aukeratu dute gaur apirileko hauteskundeetarako. Aho batez ere aukeratua izan da Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarrerako Presidentegai. 2016an bezala, Urkullu, 2012tik Lehendakari dena, Arabako Herrialde Historikoko zerrendaburua izango da. Bigarren joango da Jone Berriozabal eta hirugarren José Antonio Suso. Leixuri Arrizabalaga, eusko legebiltzarkidea 2012tik eta Gatikako alkatea, Bizkaiko zerrendaburua izango da; Josu Erkoreka, 2016ko zerrendaburua, bigarren joango da eta Iñigo Iturrate hirugarren. Gipuzkoan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidente andrea izango da zerrendaburua. Bigarren joango da María Eugenia Arrizabalaga eta hirugarren Joseba Egibar.

EAJ-PNVk apirilaren 5eko hauteskundeetan aurkeztuko dituen 75 hautagaietatik, 38 dira emakumeak eta 37 gizonak.

Aberri Batzarrak gaur hartu duen erabakiak amaiera eman dio urtarrilaren 15ean abian jarri zen prozesuari. Barne hauteskunde prozesua, ohikoa denez, zerrenda irekien bidez bideratu da eta EAJ-PNVko alderdikide guztiek izan dute parte hartzeko aukera. Beraiek izan dira hautagaiak proposatu eta aukeratu dituztenak.