Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/27

Europako agenda “ez desbideratzea” eskatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi, hiritarrengan “eragin zuzena” duelako

Kontrol bilkuran, jeltzaleen bozeramaileak deitoratu du Europako gaiak ez direla “Espainiako eztabaida politikoan existitzen” eta baieztatu duenez Autonomia Erkidegoek foro batzuetan zuzenean parte hartuko balute “gehiago egingo genuke Europaren eraikuntzan”

rss Ezagutzera eman
Europako agenda “ez desbideratzea” eskatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi, hiritarrengan “eragin zuzena” duelako

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du Europako agenda Espainiako eztabaida politikoan “zeharretik” igarotzen dela edo “existitu ere ez dela egiten” eta,horregatik, gai horiek “hiritarrengan eragin zuzena” dutela gogoratu ondoren, Pedro Sánchezi eskatu dio Europako gaiak desbidera ez ditzala.

Kontrol bilkuran, Estebanek azaldu ditu Espainiak Europako esparruan dauzkan erronka batzuk, besteak beste urte askotarako finantza markoa, PACa, Digitalizazio plana, zeinetan “hainbat gauza jokoan ditugun”, Industrializazio Plana “Euskadiri hurbiletik eragiten diona” edo Europa Soziala gazte bermearekin, eta gai horiei guztiei erantzuteko aurreikusi diren funtsak jarri ditu auzitan, horiei guztiei gehitzen baitzaizkie Brexit osteko negoziaketa, Inmigrazioari buruzko Europako hitzarmena edo Europaren etorkizunari buruzko Konferentzia.

Hain zuzen ere, azken honi dagokionez, Estebanek erreklamatu du Espainiako estatuaren ahotsa Konferentzia horretara eramatea “bere osaera kontuan hartuta”. Hartara, “benetako bokazioa” duten nazioz gaindiko erakundeen “zuzeneko ahotsa” eskatu du Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian “beren ideiak” azaldu ahal izan ditzaten.

Era berean, Autonomia Erkidego batzuen parte hartze zuzena aldarrikatu du, hauen artean Euskadirena, Ecofin bezalako Europako erakundeetan edo justizia eta barne gaietarako erakundeetan, “ezaugarri propioak dituelako, erabat bereizita dauden Ogasunak”, esate baterako.

“Parte hartze zuzen hori oso garrantzitsua litzateke, horrela Europa gehiago egingo genukeelako”, amaitu du Estebanek.