Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/28

Euskadiko eta Nafarroako eskuduntzak errespetatzea eskatu dio Josune Gorospek Garzón ministroari, eta gomendatu dio “titular deigarrien bila ez joatea”

Diputatu jeltzaleak gogora ekarri du `BEZa gabe´ goiburua daramaten publizitate kanpainak desagerrarazi beharko liratekeela “zergak ez ordaintzeko kultura zabaldu ez dadin”

rss Ezagutzera eman
Euskadiko eta Nafarroako eskuduntzak errespetatzea eskatu dio Josune Gorospek Garzón ministroari, eta gomendatu dio “titular  deigarrien bila ez joatea”

ARGAZKIA JAITSI

Josune Gorospek EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatuak, Alberto Garzón Ministroari eskatu dio gaur Euskadi eta Nafarroako eskuduntza esparrua errespetatzea , eskudun diren administrazio biekin “koordinazio egokia, planifikazioa eta jardueren gardentasuna” bilatzea eta “titular deigarriaren bila ez joatea” jokoaren arauketarekin gertatu dena berriro gerta ez dadin. “ Ez diezaioten esan eskuduntzarik gabe ere onak direla titularrak”.

Kongresuko Osasun Batzordean Kontsumo Ministroaren lehen agerraldiaren kariaz, Josune Gorospek gogora ekarri du Euskal Taldeak XII. Legealdian ekimen bat jarri zuela abian `BEZa ordaindu beharrik ez duten produktuak´ eskaintzen dituzten publizitate kanpainekin amaitzeko, eta Garzóni galdetu dio bere sailak zer neurri hartu dituen “zergak ez ordaintzeko kultura hori zabal ez dadin, hori delako goiburu horrek oinarrian duen mezua”.

Gorospek Garzón Ministroari adierazi dizkio Ministerioaren barne antolaketaren alorrean eta beste Ministerioekin izango duen koordinazioaz dituen zalantzak, Kontsumoko titularrak bere agerraldian aipatu dituen hainbat arlo beste ministerio batzuen ardurapean daudelako.

Hain zuzen ere, Gorospek Garzóni ohartarazi dio elikatzeko ohitura txarren kontrako borrokan, fiskalitatea moduko gaia Euskadiko eta Nafarroako administrazioekin elkarlanean jorratu beharko dela, administrazio biek eskumen hori daukatelako.

Amaitzeko eta joko deskontrolatu eta arduragabearen inguruan bere kezka adierazi ondoren, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du joko presentzialaren esparrua Autonomia Erkidegoen eskuduntza dela eta gaineratu du Euskadik arauketa integral aurreratua duela. “Legedi honen `gako nagusia´ da erabiltzailea bera dela araudiaren helburu nagusia eta horrek saihestu du, esan du Gorospek, Euskadin joko aretoak masifikatzea”.