Prentsa Aretoa
Berriak
2020/04/07
Itxaso Atutxak txalotu egin du pertsona eta kolektibo gehiagok Aberri Eguna ospatzea EAJ-PNVk urtero antolatzen duen deialdiarekin bateragarriak diren ekitaldiekin
“Aberri Eguna zenbat eta jende gehiagok ospatu eta gure balkoietan zenbat eta ikurrin gehiago egon, orduan eta hobeto”, adierazi du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, poztasun handiz hartu ditu aurtengo Aberri Egun berezia ospatzeko eta aldarrikatzeko antolatu diren ekimen guztiak. “Ondo etorriak izan daitezala Aberri Egunean abertzale gehienak batzen dauzan ekimen guztiak”; “oso pozgarria da guretzat beste ekintza batzuk ere egotea”, txalotu du, bere ustetan, helburu horretarako antolatutako ekintza guztiak bateragarriak eta osagarriak direlako EAJ-PNVk antolatuko duenarekin. “Uste dut, zenbat eta pertsona gehiago batzen badira Aberri Eguna ospatzeko eta Aberri Egunaren inguruan zenbat eta ekitaldi gehiago egin, orduan eta hobeto. Guk gurea daukagu, eta zenbat eta gehiago egon, horrek esan gurako dau abertzale asko dagozala herri honetan”, azaldu du.
Atutxak gogoratu duenez, EAJ-PNVk 88 urte daramatza Aberri Eguna ospatzen, eta horietako asko ikurrinak balkoietan jarriaz ospatu ditu, “urtero egiten dugun zerbait da”. Urtero legez, EAJ-PNVk Aberri Egunaren inguruko adierazpena emango du ezagutzera bihar. “1932an hasi zen EAJ-PNV Euskal Aberriaren eguna ospatzen, eta sekula ez dogu huts egin, ezta Gerra garaian bere. Alderdiaren izenean, euskal gizarteari eskaintzen deutsogun hausnarketa eta desioa da; eta bardin egingo dogu aurten bere”, ziurtatu du.
Euskal politikaren egoeraz ere aritu da Itxaso Atutxa. Esan duenez, Eusko Legebiltzarreko letraduek egindako txostenak argi usten du zertarako den eta zertara egokitzen den Diputazio Iraunkor horrek duen eskumena. “Ezin dogu orain ezer asmatu; gainera, arriskutsua izan daiteke horrelako egoera berezian bizi arren, legez kanpoko neurri batzuk hartzea”, ohartarazi du.
Atutxak gogoratu duenez, Eusko Legebiltzarra desegin zen Lehendakariak hauteskunde deialdia egin zuelako eta, hauteskundeak egiterik izan ez delako, Diputazio Iraunkorra ari da une honetan lanean, legeak horrela aurreikusten duelako. “Joan den astean Lehendakaria, normaltasun osoz, Diputazio Iraunkorraren aurrean hitz egin zuen eta, bertaratutako sailburuak bezala, eskatutako datu eta informazio guztiak emon ebazan”, azaldu du. BBBko presidentearen ustez, hor dago Gobernuari kontrola egiteko bide bat zabalik. “Gobernuari kontrola egiteko bide bat egotearen aldekoak izan gara beti, baina ezin dogu orain Diputazio Iraunkorra Legebiltzar bihurtu, ez dagoelako ezer hori aurreikusten dauana eta, gainera, legearen arabera ezinezkoa dalako. Ia lehenbailehen gitxieneko normaltasun batera heltzen garan eta hauteskundeak egiteko aukera dogun”, aurreratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25