Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/04/22

Eudelek laguntza emango die udalei EAEko udalerri guztietan 300.000 maskara doan banatuz

Euskadiko Udalen Elkarteak 300.000 maskara kirurgikoko partida bat erosteko ekimena izan du, EAEko udal guztiei ohiz kanpoko dohaintza zehatz bat egiteko, horrela, osasun-larrialdian lagundu, eta birusaren aurkako babes-ekipoen hornidura indartzeko. Udal-gobernu bakoitzak erabakiko du, tokiko autonomiaren bidez, arnas babesgarriak norentzat izango diren

rss Ezagutzera eman
Eudelek laguntza emango die udalei EAEko udalerri guztietan 300.000 maskara doan banatuz

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu duenez, “ohiz kanpoko” ekimen honen bidez, EUDELek erantzuna eman nahi dio udalerriek beraiek egindako eskaerari, batez ere udalerri txikienek egindakoari, kontuan hartuta EAEko udal gehienek ez dutela baliabiderik, ez kanpoko merkatura modu autonomoan iristeko gaitasunik. Gorka Urtaranek azaldu duenez, “alkateak, borondate onez, maskarak lortzen saiatzen ari dira, baina zalantza handiak dituzte, ez baitituzte hornitzaileak ezagutzen –horiek ez baitira udal-zerbitzuetako ohiko hornitzaileak–, ezta eskainitako produktuaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere”. Urtaranek ohartarazi duenez, zailtasunak eta arriskuak daude urria eta, aldi berean, hain beharrezkoa den materiala zuzenean erostea kudeatzeko orduan, espekulazioa eragin handia izaten ari baita, prezioaren fluktuazioa sortuz”.