Prentsa Aretoa
Berriak
2020/04/22
Aitor Estebanek Pablo Iglesiasi: Gutxieneko errentak “arrakasta” izatea nahi baduzu “kide izan ahal dituzunekin gehiago hitz egin eta presa gutxiago”
Gaurko kontrol bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuko Bigarren Presidenteordeari eskatu dio neurri hori EAErekin bateratzea eragozpen juridiko eta ekonomikoak saihesteko eta arazorik ez izateko eskuduntzetan edo gehiengoekin
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur salatu du Espainiako gobernuaren baitan “gutxieneko errenta bitalaren” inguruan ematen ari den eztabaida, Ministroen arteko mezu kontraesankorrekin, aurkezteko momentuaren inguruko iragarpenekin eta EAEko administrazioarekin behar den koordinaziorik gabe “ez da modurik egokiena” EAJ-PNVk oso garrantzizko jotzen duen gaia bideratzeko, eta Pablo Iglesiasi gomendatu dio “kide izan ditzakeenekin gehiago hitz egitea eta presa gutxiago izatea”, neurri horrek “arrakasta” izatea nahi badu.
Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Estebanek gogora ekarri du Euskadin antzeko neurri bat dagoela, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta izenekoa, eta horregatik ohartarazi du Espainiako gobernuak bere gutxieneko errenta hori artikulatzeko moduaren arabera “arazo juridiko eta ekonomikoak” egon daitezkeela, “baita eskunduntzen inguruko auziak ere”. Horregatik, Iglesiasi eskatu dio neurria “bateratzea” Espainiako gobernuak zehaztu baino lehen.
“Hori ezin da elkarren arteko norgehiagoka bihurtu burua nork ateratzen duen ikusteko”, esan du bozeramaile jeltzaleak Escrivá Ministroaren eta Iglesiasen beraren artean eman diren ezbaiez. “Korrika aritzeak eta gauzak arin egiteak ez du neurriaren eraginkortasuna bermatzen, benetan gehien behar duenarengana iristeko eta parlamentuan behar besteko gehiengoa izateko” neurri hori babesteko orduan. “Eta ez du balio Estatuko Idazkariak Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailburu andreari deitzea guk galdera hau erregistratu ondoren. Hori ez da modurik egokiena”, amaitu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25