Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/04/28

Itxaso Atutxa: “EH Bilduk egin duen moduan, Lehendakariak hauteskundeak eperik gabe atzeratzea planteatu izan balu, absolutista eta diktadore deituko zuten”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez Gobernu zentralak “gehiago entzun beharko lieke autonomia erkidegoei, beraiek baitira eguneroko gauzak ezagutzen, aztertzen eta kudeatzen dituztenak: askoz ere ekarpen handiagoa egin lezakete”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur goizean adierazi duenez “erantzukizunagatik”, hauteskunde autonomikoak momenturen batean egin beharko dira eta baieztatu duenez “Lehendakariak hauteskundeak eperik gabe atzeratzea planteatu izan balu, egunotan EH Bilduk egin duen moduan, absolutista eta diktadore deituko zuten”. Beste alde batetik, Gobernu zentralari eskatu dio autonomia erkidegoei gehiago entzutea “beraiek direlako eguneroko gauzak ezagutzen,aztertzen eta kudeatzen dituztenak: askoz ekarpen handiagoa egin lezakete”, baieztatu du.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak gogora ekarri duenez “hauteskundeak momenturen batean egin beharko dira bertan behera geratu zirelako” eta uste du Urkullu zintzotasun osoz ari dela “bere garaian hauteskundeak atzeratu zirenean alderdiekin adostu zenarekin,hau da, lehenengo eta behin haiei entzutea eta, ondoren, erantzukizun osoz, egoera hau normalizatzen saiatzea”. BBBko presidenteak gogora ekarri du gaur egun Gobernu bat dagoela baina Legebiltzarra deseginda dagoela, kudeaketan oso presio gogorra jasotzen ari dela eta, gainera, etorkizunari ere begiratu behar diola, “eta horrek ez du esan nahi ez dela arduratzen eguneko alta medikuez edo ZIUek egoera onean jarraitzen ote duten pandemiari eusteko edo udazkenean pandemiaren bigarren aldiari eusteko”. “Gauza biak egin daitezke eta egin behar dira, erantzukizun politikoagatik. Aste honetan batzartuko da alderdiekin, baina Lehendakaria oso zintzoa izan da beti, bizi duguna moduko egoera konplikatu eta anomaloan Diputazio Iraunkorra daukagu, hainbat alderdik behin eta berriz aipatu dutena”, nabarmendu du.

Itxaso Atutxak azaldu duenez, behar dena Gobernu indartsua bada eta EH Bilduko buru Arnaldo Otegik gogoratu duen bezala Exekutibo honek “ez dauka gehiengo osorik Legebiltzarrean”, egin behar dena da Gobernu hau indartzea. “Egin dezagun zerbait Legebiltzar honek hautestontzietatik irtengo den Jaurlaritza izan dezan. EH Bildu proposatzen ari dena eta hauteskundeak eperik gabe atzeratzea Lehendakariak planteatu izango balu, ez dut pentsatu nahi nolakoak izango ziren kritikak jarrera absolutista eta autoritarioa leporatuz eta diktadore deituz”, amaitu du.

BBBko presidenteak era berean ekarri ditu gogora autonomietako presidenteekin Pedro Sánchezek igandero egin ohi dituen bideokonferentziak. Zentzu honetan azaldu duenez azken asteburura arte “autonomia erkidegoei eta presidenteei ez zitzaien aldez aurretik inolako informaziorik ematen, denboraz prestatu ahal izateko” eta “atxikimendu itsua” eskatzen zen Gobernu zentralak planteatutakoarekin, eta nabarmendu duenez “ez dago aukerarik gai guztiak seriotasunez eta sakontasunez jorratzeko”. “Uste dut autonomia erkidegoei gehiago entzun behar zaiela, beraiek direlako eguneroko gauzak ondoen ezagutzen,aztertzen eta kudeatzen dituztenak; askoz ekarpen handiagoa egin lezakete. Ez dakit zentzu horretan behar den beste entzuten den”, adierazi du.

Elkarrizketa honetan, Bizkaiko exekutiba jeltzaleko buruak norbanako guztien erantzukizuna eskatu du: “Denok espero dugun txertoa edo tratamendua iritsi arte, zuhurtzia aplikatu beharko dugu gure jarduketan”. Zentzu honetan gaineratu du normaltasunera itzultzea “apur bat anormala” izango dela, baina “ohitu beharko dugu. Erantzukizunez jokatu beharko dugu gure esparru pertsonalean, kolektiboaren onbeharrez”