Prentsa Aretoa
Berriak
2020/04/24
Aldundiak Bizkaitik Mugitu jarri du abian, lurraldeko garraio publikoaren online ataria
Bizkaitik Mugituk Bizkaiko edozein tokitan jatorria edo helmuga duen garraio publikoko ibilbideen planifikatzailea eskaintzen du. Tresna honek hainbat operadorerekin bidaiatzeko aukerak eskaintzen ditu, eta bizkaitarrei zein bisitariei zuzenduta dago, lurraldeko turismo-intereseko puntuak identifikatuz eta Bizkaiko turismo-webgunearekin lotuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaitik Mugitu garraio publikoaren ataria ireki du Interneten, web mugikorreko aplikazio gisa eskuragarri dagoena www.bizkaitikmugitu.eus helbidean. Atari honek planifikatzaile erraz eta intuitiboa eskaintzen die erabiltzaileei Bizkaiko edozein tokitan jatorria edo helmuga duten ibilbideak kalkulatzeko, garraio publikoan egin daitezkeen bidaia-aukerak kontuan hartuta.
Besteak beste Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Renfe edo Feve operadoreek eskaintzen dituzten ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazioa biltzean, Bizkaitik Mugituk bidaiatzeko aukera onenak eskaintzen dizkio erabiltzaileari, bai bidaia une horretan egin nahi badu, bai etorkizunerako planifikatzen ari bada. Irteerako egunaz eta orduaz gain, planifikatzailearen iragazkiek garraiobide gogokoena hautatzeko aukera ematen dute.
Bizkaitar guztien zerbitzura dagoen tresna bada ere, Bizkaitik Mugitu Bizkaia bisitatzen duen edonori zuzenduta dago, lurraldean egiten dituzten joan-etorrietan garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskuragarri, atari horrek www.visitbiscay.eus turismo-webgunerako estekak eskaintzen ditu, eta geolokalizazioaren bidez, hurbileko turismo-intereseko lekuei buruzko informazioa ematen dio erabiltzaileari. Era berean, Bizkaiko turismo-atariak Bizkaitik Mugituren barruko tresnak erabiltzera eta garraio publikoan mugitzera gonbidatzen ditu Bizkaira bidaiatzea planifikatzen duten pertsonak.
Bizkaitik Mugituren informazio erabilgarria hainbat tresna eta osagarrirekin osatzen da, hala nola hurbileko geralekuen edo geltokien kokapena, garraio publikoko operadore guztien webguneekiko lotura eta ordainketa-metodoei buruzko informazioa, Barik txartelaren eta Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoaren erabilera nabarmenduz, 24, 48 edo 72 orduko bidaia mugagabeak eskaintzen baititu, beste abantaila batzuez gain.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25