Prentsa Aretoa
Berriak
2020/05/18
Gurutzetako batzokiaren kontra bart gauean egin den erasoa gaitzetsi du BBBk
Azken eraso justifikaezin eta onartezin hau gehitzen zaie azken egunotan Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) batzokietan eta iragan astean Portugaleteko jeltzaleen egoitzan egin ziren erasoei
Bizkai Buru Batzarrak, bosgarren egunez jarraian, bere egoitzetako baten kontra egin den erasoa salatzera eta gaitzestera irten behar izan du gaur. Oraingo honetan, Gurutzetako Batzokia izan da (Barakaldo), eta azken egunotan eginiko erasoen ildo beretik, pintadek erreferentzia egiten diote Patxi Ruiz ETAko kidea egiten ari den ‘egarri eta gose grebari’. Iluntasuna babes gisa baliatuta, ezezagunek Barakaldoko batzokiko fatxadan ‘Patxi S.O.S’, ‘Amnistia’ eta ‘Errudunak’ proklamak idatzi dituzte, EAJ-PNVk egoera horrekin zerikusirik izango balu bezala. Azken eraso justifikaezin eta onartezin hau gehitzen zaie azken egunotan Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) batzokietan eta iragan astean Portugaleteko jeltzaleen egoitzan egin ziren erasoei. Halaber, gogoratu beharra dago sabotaje horiek guztiak gauez egin direla, gaur egungo alarma-egoerarako ezarri diren konfinamendu neurriak erabat urratuz, gainerako hiritarrak neurri horiek betetzen ari diren bitartean.
Eraso horiek agerian uzten duten gauza bakarra zera da, anonimotasunean koldarki babestuta dauden pertsona horiei bide demokratiko luzea egitea falta zaiela, hurkoa errespetatuz eta bakean bizi ahal izatea aspaldi erreklamatu zuen herriarekin egin beharko zutena. Dagoeneko, hauxe ez da beste garai batzuetara eramango gaituzten ekintzetara bueltatzeko garaia; inoiz baino gehiago, bide hori guztiz zaharkituta dago eta eragotzi baino ez dute egiten herri honek horren beharrezko duen elkarbizitzarako bidea.
Jazarpen eta hertsapen Kanpaina gogor honen barruan egiten ari diren jarduera horiek azken egunotan ugaritu egin direla ikusita, BBBk berriro ere exijitzen du halako jarduera onartezinak egiteari utz diezaiotela eta Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatzen die publikoki salaketa honekin bat egin dezatela. Era berean berresten dugu adierazpen horiek gaitzesten jarraituko dugula, datozen lekutik datozela, horien aurrean jarrera pasiboari eusteak esan nahiko lukeelako halakoak onartzen eta normalizatzen direla.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25