Prentsa Aretoa
Berriak
2020/05/19
Basauriko San Miguel auzoko Batzokiaren kontra eginiko eraso justifikaezina txarretsi du BBBk
Atzo Basauriko egoitzan jasan zenarekin, 11 dira azken egunotan EAJ-PNVk Bizkaian dituen egoitzetan sufritu dituen erasoak
Atzo arratsaldean, azken orduan, ezezagunek hainbat pintada egin zituzten Basaurin, San Miguel auzoko batzokiko fatxadan, ‘Patxi Ruiz gose eta egarri greban’ eta ‘Amnistia osoa’ mezuekin , Patxi Ruiz ETAko presoaren `egarri eta gose grebari´ erreferentzia eginez. Atzokoa da eraso jasanezin eta justifikaezinez betetako seriearen azkena, egunotan Gurutzetan (Barakaldo), Gernikan, Errepelegan (Portugalete), Mungian, Algortan, Getxo Zaharran batzokian, Berangon, Igorren eta Sabindarrak batzokian (San Ignazio-Bilbo) egin direnen ondoren etorri dena,iragan astean Portugaleten egin zenaz gain. Seigarren egunez jarraian, BBBk halako eraso bat gaitzestera irten behar izan du. Garaiz eta lekuz kanpo egoteaz gain, guztiz ulertezinak dira eta ez dute elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidea egiten laguntzen eta bide hori da,hain zuzen,euskal gizartearen gehiengo nagusiak eskatzen eta erreklamatzen duena.
EAJ-PNV, bere zoritxarrerako, betikoen jardunaren protagonista bihurtu da. Krispazioa eta gatazka elikatzeaz arduratzen direnena; elkarbizitzaren bidea egin nahi ez dutenena, zikintzea eta beldurra eragitea besterik bilatzen ez dutenena. Halako ekintzak eta jarduerak ahoz defendatzen duten kausari egiten dioten ekarpena badira, mesede eskasa egiten diote beren helburuari. Irtenbideak bilatzeko modu bakarra da bakoitzak bere aldetik laguntzea eta elkarlanean aritzea toki eta erakunde bakoitzean.
Beste behin, EAU-PNVren herrialde exekutibak egileei exijitzen die halako jarduera onartezinak egiteari utz diezaiotela eta Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatzen die publikoki salaketa honekin bat egin dezatela.
Azken asteotan halako jarduerak nabarmen biderkatu dira eta agerian geratu da jazarpen eta hertsapen Kanpaina baten barruan egin direla, beste alderdi politiko batzuk ere sufritzen ari direna, hauen artean PSE eta Elkarrekin Bizkaia. Zentzu honetan, Bizkaiko exekutibak bere elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi die alderdi politiko bietako ordezkariei eta militanteei eta gogoratu du era horretako adierazpenak gaitzesten jarraituko duela, horien aurrean jarrera pasiboari eusteak esan nahiko lukeelako halakoak onartzen eta normalizatzen direla.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25