Prentsa Aretoa

Berriak

2020/06/23

Itxaso Atutxa: “Euskadin ez da murrizketarik egingo EAJ-PNVk gobernatzen badu”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du euskal erakundeek zorpetzeko gaitasun “nahikoa” dutela eta Espainiako gobernuari erreklamatu dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoraren bilera albait arinen deitzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Euskadin ez da murrizketarik egingo EAJ-PNVk gobernatzen badu”. Argi bezain sendo hitz egin du gaur goizean Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Herri Irratian egin dioten elkarrizketan. Elkarrizketa berean, burukideak baieztatu du “Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek zorpetzeko gaitasun nahikoa dutela” eta Espainiako gobernuari eskatu dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera albait arinen deitzea “egoerari nola aurre egingo diogun zehazteko”.

“Gauza bat daukagu Estatuko gainerako erkidegoengandik bereizten gaituena: gure autogobernua. Ekonomia Ituna, hain zuzen”, nabarmendu du Atutxak, eta “autogobernua azken hamarkada hauetan ondo kudeatu delako, Euskadik eta bere erakundeek kaudimena eta gaitasun finantzario nahikoa dute” zorpetzera jo ahal izateko. Atutxaren hitzetan oraingoa da inbertitzeko momentua “dirua zirkulatzen jartzeko”, baina beti “norberaren gaitasunaren arabera”. “Une honetan, Euskadiko erakundeek zorpetzeko gaitasun hori dute, esparru ekonomikoan eta sozialean egiten ari dena murriztu gabe”, azaldu du. Alderdi ekonomikoan, “enplegua eta ongizatea sortzeaz arduratzen diren sare industrialak eta sare sozialak babes hori izan ezean, zaila izango da beraiek bakarrik bide hori egitea” eta esparru sozialean “zorpetzeak balio behar du Euskadin daukagun sare sozial horri eusteko eta,aukera badago, indartzeko”. “Horretarako, zorpetzea da kudeatzeko modu bat, eta ausardiaz heldu behar diogu”, gaineratu du. Horretarako, BBBko presidenteak Espainiako gobernuari eskatu dio, albait arinen, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa dei dezala, beste hainbat gauzaren artean zorpetze horri “nola helduko diogun erabakitzeko”.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina hasteko bi egun falta direla, Itxaso Atutxak ohartarazi du Madriletik datorren “zarata kaltegarri eta izugarrri txarrak” Euskadiko hauteskunde Kanpaina kalte lezakeela. Horregatik, Euskadiko alderdi politiko guztiei dei egin die ahalegin berezia egin dezatela “halako jarduera eta jokaeretatik ihes egiteko”. “Saia gaitezen hemen apur bat desberdin izan gaitezkeela erakusten, ezadostasunaren barruan ere, eta bakoitzaren proiektuak alderatuz, horixe delako,nire ustetan, une honetan hiritargoak entzun nahi duena”, gaineratu du. “Proposamenez betetako Kanpaina nahiko nuke, batzuen eta besteen neurriak alderatzekoa”, esan du.