Prentsa Aretoa
Berriak
2020/06/29
Leixuri Arrizabalagak dio EAJ-PNVri ez diola “pultsuak dar-dar egingo” Euskadiren etorkizuna bermatzeko
Bizkaiko hautagaiak Balmasedan adierazi duenez, “une erabakigarria” da, eta “esperientzia, beteranotasuna, lasaitasuna, lana eta esfortzua” behar ditu “egosketa puntu zehatzarekin” aurre egiteko, ohiko putxerekin alderaketa eginez
Leixuri Arrizabalagak, EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak datozen uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Balmasedan aldarrikatu du EAJ-PNVk Euskadi munduko krisi ekonomiko eta sozialetik berme handienarekin aterako dela bermatzeko gaitasuna duela. Horretarako, putxeren tradizio ospetsua ekarri du gogora, eta, azaldu duenez, “Lantzea motela bada be eta hainbat ordu badaramatza be, ahaleginak merezi dau”. Gaur egun, “Une erabakigarria bizi dugu gure etorkizunerako, esperientzia, beteranotasuna, lasaitasuna, lana eta ahalegina behar dira egoste-puntu zehatzarekin aurre egiteko. Babarrunak putxeraren aurretik ateratzen baditugu, gogor egongo dira. Gehiegi berandutu ezkero, erreta egongo dira”, baina “EAJ-PNVk badaki puntu zehatza neurtzen, eta ez deusku pultsua dardaratuko helburua herri honen etorkizuna bermatzea bada”.
Bizkaiko hautagaiak euskal lehen sektorearen garrantzia azpimarratu du, balio kultural eta sozialak transmititzen dituen elementu gisa, baina baita herrialdearen ardatz ekonomiko gisa ere. “Lehen sektore sendo eta berritzaile baten aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk, aberastasuna eta enplegua sortzen dituena, eta printzipio zehatzekin sendotutako konpromiso bat planteatzen dugu, hala nola elikaduraren balio-katea indartzea; lehen sektorearen etorkizuna bermatzea, belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzea; potentzial ekintzailea aktibatzea; autogobernua baliatzea nekazaritza- eta arrantza-politika guztiak modu integralean diseinatu eta garatzeko; nekazaritza- eta basogintza-sektorearen lehiakortasuna indartzea eta Euskadi Europako hegoaldeko bioekonomiaren polo gisa kokatzea, Europako Bio-eskualdeen Sarearen buru”, esan du.
Bestalde, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu du berriro, “Egoera honi aurre egiteko gai izango dan Eusko Jaurlaritza indartsu bat eratzeko”. “Uztailaren 12an jendea animatzen badogu, herrialde honek etorkizuna baduela erakutsi ahal izango dogu. Zerbait argi badogu da herri honek aurrera jarraitu behar duela. Gerra batek edo uholde batzuek geldiarazi ez baginduezan, ezin dogu birus batek geldiarazten utzi “, gaineratu du. Gainera, “Gobernu indartsu batek berdintasunezko gizartea, kohesionatua eta solidarioa ziurtatuko deusku. Egin dezagun apustu. Eta apustu hori boto segurua da; EAJ-PNVri eta Iñigo Urkullu lehendakariari emondako botoa”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25