Prentsa Aretoa

Berriak

2020/07/09

Atutxak eta Arrizabalagak igandean bozkatzera joateko deia egin diete euskal herritarrei, “Euskadirentzat etorkizun onena bermatzeko”

Biek euskal gizarteari eskatu diote “etxetik atera dadila boto-paper jeltzalearekin”, “Euskadi kolpe honetatik ahalik eta ondoen atera dadin, eta lehenbailehen”

rss Ezagutzera eman
Atutxak eta Arrizabalagak igandean bozkatzera joateko deia egin diete euskal herritarrei, “Euskadirentzat etorkizun onena bermatzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Itxaso Atutxa BBBko presidenteak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko zerrendaburuak mezua partekatu dute gaur arratsaldean Mungian. Biek dei irmoa egin diete euskal herritarrei datorren igandean, uztailaren 12an, “boto-paper jeltzalearekin etxetik atera daitezen”, “Garrantzitsuan zentratutako gehiengoak dituzten erakunde indartsuak” osatu ahal izateko: “Euskadi ahalik eta ondoen gelditzea kolpe honetatik, eta lehenbailehen” eta “horrekin Euskadirentzat etorkizunik onena bermatzea”.

“Igandean berme guztiekin joango gara bozkatzera. Ez dugu beldurrik izan behar, baina segurtasun gomendio guztiei eutsi beharko diegu”, ziurtatu du Atutxak, eta adierazi du botoa ematea “herritarren eskubidea” dela. Beraz, “har dezagun esku batean eskubide hori eta bestean botoa, eta goazen hautestontzietara. Birusari beldurrik gabe eta dena zikintzen ari direnei beldurrik gabe”, eskatu du. BBBko presidentearen esanetan, krisi ekonomiko eta sozialetik ateratzea ez da erraza izango, baina EAJ-PNVko gizon eta emakumeok “indarrak, gogoa eta norabide finkoa dugu Euskadi aurrera ateratzeko. Eta denok batera egingo dugu, inor atzean utzi gabe”. “EAJ-PNVri emandako boto bakoitza herri honen aldeko boto bat da”, adierazi du. “Hiru egun ditugu aurretik eta erronka ezin hobea dugu: Euskadiren alde eta Euskadirentzat lan egitea”, esan die bertaratutakoei.

Leixuri Arriabalagak, berriz, “aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko batean murgilduta” gaudela agerian uzteko ere baliatu du eta, bertatik ateratzeko, garrantzitsua denari kasu egin behar zaiola. “Titular handiei utzi eta letra txikira joan. Horregatik da hain garrantzitsua kontuan hartzea, beste kontu batzuen artean, gazteen emantzipazioa eta familiei laguntzeko ekintzak”. Ildo horretan, EAJ-PNVk arlo honetan egindako proposamenak zerrendatu ditu: etxebizitza babestuaren %50 gazteentzat gordetzea, 0-6 urteko seme-alabak dituzten bikote gazteentzat; gazteen emantzipaziorako laguntzak etxebizitza alokatzeko gastuetarako; etxebizitza aukera berriak bultzatzea (gazteek partekatutako etxebizitzak, adinekoek eta gazteek); 16 asteko aitatasun- eta amatasun-baimenak, berdinak eta besterenezinak direnak eremu pribatuan; eszedentzian dauden langileen ordez; enpresetan gizarte-akordio bat bultzatea, kontziliazio-neurriak orokortzeko; ardurapean daben seme-alaba bakotxeko laguntza ekonomikoak handitzea; 0-3 urte bitarteko haurren arreta zerbitzuak jaso al izetea bermatzea; landa-inguruneko haur-eskolak bultzatu eta barriztauko ditugu, eta 0-6 urte bitarteko adinbakoak zaintzeko eta hezteko laguntza formalerako sistema integrala, familiekin batera.