Prentsa Aretoa

Berriak

2020/09/02

EAJ-PNVk Aurrekontuen zereginari heldu nahi dio “hitz egiteko eta akordio batetara iristeko aukerak arakatzeko borondatearekin”

Sanchez Moncloara eraman zuen gehiengoa babesten jarraitzearen aldeko agertu da Aitor Esteban, eta espero du Exekutibo zentralak jeltzaleen “planteamenduak entzun eta aditu ditzala

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Aurrekontuen zereginari heldu nahi dio “hitz egiteko eta akordio batetara iristeko aukerak arakatzeko borondatearekin”

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak, gaur adierazi du EAJ-PNVren borondatea dela “hitz egitea eta akordio bat adosteko aukerak arakatzea”, Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzera begira. Bihar bertan Espainiako Gobernuko buruarekin izango duen bilerara begira, Estebanek adierazi du gaur egungoa bezalako egoera ekonomiko batean “guztiz ezinbestekoa da ahalegina egitea”.

Kongresuan egin den pentsa aurrekoan, Estebanek egoki jo du Pedro Sánchez Moncloara eraman zuen gehiengo berbera izatea Aurrekontuak babestuko dituena,horrek “Gobernuaren jardunari koherentzia emango liokeelako” eta Ciudadanosek planteatzen dituen “zalantzengatik”, baina berretsi duenez gaur egungo une ekonomiko eta sozial honek “gu guztiongandik exijitzen du, gutxienez, ahalegina egitea”.

Bihar bertan Espainiako Gobernuko buruarekin egingo dituen topaketetan eta hemendik aurrera Espainiako gobernuarekin egingo diren beste hainbat bileretan, EAJ-PNVk Exekutiboaren “eskema” jasotzea espero du, hau da “ekonomia eta industria suspertzeko izango duen estrategia” ezagutu ahal izatea “marko horren barruan eroso senti gaitezkeen ikusteko”. Topaketa horietan ere Euskal Taldeak bere planteamenduak adieraziko dizkio Espainiako Gobernuari, eta adierazi du espero duela “entzunak eta adituak izan daitezela”.

Zergen alorrean alderdiek defendatzen dituzten proposamen ezberdinez galdetuta, Estebanek aldarrikatu du “azterketa sakona” egin beharra”, sistema osoaren ikuspegia” izateko. “Aldarazpenak bulkadez egitea, Zigor Kodearekin sarritan gertatzen den bezala, ez da ona”, baieztatu du.