Prentsa Aretoa

Berriak

2020/09/15

Itxaso Atutxaren esanetan une honetan ez dago ezer hezkuntzako greba “justifikatzen duenik”, gaur egungoa “ziurtasunen eta segurtasunaren garaia” delako

Gogora ekarri du greba deitu duten hainbat sindikatuk ordezkaritza dutela beste esparru geografikotan eta haietan, Nafarroan esate baterako, ez dutela greba deitu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko buruak, uste du “une honetan, Euskadin, ezerk ez du greba bat justifikatzen”, gaur hezkuntzan deitu dena bezalakoa,eta uste du “ziurtasunak eta segurtasuna” eragiteko aldia dela. Horregatik, erantzukizuna eskatu du “konponbideak bilatzeko aukerak egon daudelako”. Era berean gogoratu du beste gune batzuetan zeinetan gaurko greba deitu duten sindikatu batzuek ordezkaritza duten, Nafarroan kasu, ez da greba deitu “antzeko egoeran egon arren,hau da, administrazio eskudunei antzeko kritikak egiten zaizkien arren”.

Onda Vasca irratiari gaur goizean eskaini zaion elkarrizketan Bizkaiko jeltzaleen buruak aditzera eman duenez “greba eskubidea erabat errespetatuz”, oraingo hau “ez dago justifikatuta” eta gaineratu duenez sindikatu batzuek “bereziki adskripzio ideologiko abertzaleagoa dutenek, greba arma politiko gisa erabili ohi dute”, berretsi du. “Ziurtasun handien faltan gauden aldi honetan, ziurtasunak eskaintzeko unea da, baina batez ere segurtasuna sortu behar dugu hainbeste hilabeteren buruan eskolara joan behar duten umeentzat; eta gai hori ez da soilik pedagogikoa, baizik eta baita soziala ere, ume horien arteko berdintasuna bermatzeko”, adierazi du.

Atutxaren aburuz, eskolak “lekurik seguruenetakoak” dira gaur egun. Horregatik, “protokolo horien lanketan eta segurtasun egoera hori hobetzen jarraitzeko” deia egin du. Era berean txalotu du Jaurlaritzak gaurko greba egunerako garbitasun zerbitzuen %100a bete beharra ezarri izana “mundu mailako pandemian gaudelako”. Bere ustez “beti dago irtenbide politikorako aukera, eta lan esparruan ere egon beharra dago”, baina “erantzukizuna” eskatu du eta “hitz egiten jarraitu behar dela” gaineratu du. Halaber, BBBko presidente andreak gogora ekarri du txertoa ez dagoen bitartean protokoloak egunero egokitu beharko direla “hobetzen jarraitzeko”.