Next Euskadi
Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/09/28

Euzkadi Buru Batzarra eta Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua urriaren 12an hasiko da

Batzar Nagusia abenduaren 12 eta 13an egingo da

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarra eta Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua urriaren 12an hasiko da

ARGAZKIA JAITSI

Uri Erakundeei eta Euzkadiz Kanpoko Erakundeei agiriak bidaltzearekin batera, Euzkadi Buru Batzarrak eman dio hasiera EAJ-PNVren Aberri Exekutiba berritzeko barne hauteskunde prozesuari. Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute alderdikide jeltzale guzti-guztiek,urriaren 12an hasiko da eta bi hilabeteko iraupena izango du abenduaren 12 eta 13an  Batzar Nagusia egin arte, zeinetan Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta zortzi burukideak aukeratuko diren. EAJ-PNVk lau urtero egin ohi duen bilerarako tokia aurrerago aukeratuko da, eguna hurbildu ahala, Covid-19aren pandemiaren bilakaeraren beraren arabera eta osasun agintariek egingo dituzten gomendioak betez.

Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua aspalditik ezaguna da. Lehen hautespen aldia urriaren 12tik 25era bitartean egingo da,eta Uri Erakunde bakoitzak  EBBko presidenterako hautagai bat eta burukiderako sei hautagai proposatuko ditu. Bigarren hautespen aldian, azaroaren 2tik 18ra bitartean, berriz ere, Uri Erakundeek EBBko presidenterako  hautagai bat eta  burukiderako zortzi hautagai aukeratuko dituzte, lehen hautespen aldian gutxienez hiru Uri Erakunderen babesa jaso duten hautagaien artetik. Azaroaren 27an eta 28an egingo dira Herrialde Batzarrak eta horietatik irtengo dira,gutxienez, EBBko presidenterako hautagai bat eta burukiderako zortzi hautagai. Azkenik, Aberri Batzarrak, Batzar Nagusian bilduta, EBBko presidentea eta zortzi burukideak aukeratuko ditu Herrialde Batzarrek proposatutako hautagaien artetik.

Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesuarekin batera eramango da, baina Araba Buru Batzar, Bizkai Buru Batzar, Gipuzko Buru  Batzar, Ipar Buru Batzar eta Napar  Buru Batzar berriak aukeratuko dituzten batzarrak Batzar Nagusiaz aparteko beste egun batean egingo dira, eta egun hori kasuan hasuko Herrialde Erakundeak aukeratu beharko du.

Next Euskadi