Prentsa Aretoa

Berriak

2020/10/27

Mediavillak baieztatu du alarma egoerak autonomia erkidegoei babesa ematen diela pandemiari aurre egin ahal izateko

EBBren Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak baieztatu du EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela “baldin eta ekonomia biziberritzea eta enplegua sortzea aurreikusten badute eta Espainiako gobernuak Euskadirekin hitzeman zituen konpromisoak betetzen badira”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzkadi Buru Batzarraren Arlo Instituzionaleko burukide arduradun Koldo Mediavillak gaur baieztatu duenez EAJ-PNVk osteguneko bozketan alarma egoera berria “hasiera batean” babestuko du , une honetan “neurri bakarra” delako autonomia erkidegoei babesa ematen diena pertsonen eskubideak murrizten dituzten baina pandemiari aurre egiteko orduan ezinbesteko gertatzen diren neurriak hartzerako orduan. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Mediavillak aitortu du EAEko osasun egoera “oso kezkagarria” dela eta horregatik murrizketa “zorrotzak” onartu behar izan direla, besteak beste Euskadi eta bere udalerriak ixtea “erietxeen eta osasun sistemaren kolapsoa saihesten saiatzeko. Jokoan dagoena baita sistemak arazorik gabe eta egokiro artatu ahal izan dezala birusak jota dagoen edozein pertsona”.

Oposizioak neurri horiei egin dizkien kritikez galdetuta, Mediavillak zera baieztatu du “jendearen osasunari, segurtasunari edo ziurtasunari horren gogorki eragingo ez balio, barregarri egingo litzaiguke politikariak medikuarena edo epidemiologoarena egin nahian dabiltzala ikustea. Ez dakit nik birologo titulua nondik atera ote duten Rodriguez jaunak eta Otegi jaunak, gizarte gisa beren trebetasun medikuak galtzen ari garelako”. Halaber,burukideak aldarrikatu du “kritika politika ateratzea gaurkoa moduko egoera honetatik, garrantzitsuena delako aditu zientifikoen gomendioak betetzea, neurri batzuk ezarri baitituzte eta neurri horiek hartu behar dituztenak hartu dituztelako,kasu honetan osasun agintariek eta agintari instituzionalek”.

Mediavillak gogoratu du Urkullu Lehendakariak berak alarma egoera berri bat ezartzea erreklamatu zuela EAEko Auzitegi Nagusiak uko egin zielako Eusko Jaurlaritzak hasiera batean ezarri nahi zituen neurri batzuei. “Justiziaren esparru zehatz batzuen funtzionamendua ez da oso zuzena izan kasu honetan. Lehenengo eta behin erabakiak atzerapen handiz hartu zirelako, lege babesik ez zegoela erabakitzeko hiru eguneko epea agortuz. Eta gaiaren oinarrietara joz, Nafarroan beste epaimahai batek justu kontrakoa esan zuen. Ematen du esparru batzuetan ez direla errealitateaz ondo ohartu”, deitoratu du.

Gaur bertan Ministroen Kontseiluak ontzat jo dituen Estatuko Aurrekontu Orokorrez galdetuta, Mediavillak aurreratu du bere alderdiak goitik behera aztertuko dituela datozen egunotan, eta babesa emango diela “ekonomia suspertzeko eta langabezia beheratzeko neurriak aurreikusten badira” eta “Europako funtsetatik edo antzeko entitateetatik agertuko diren 27.000 milioi horiek nola erabil daitezkeen“ ikusi ondoren. Printzipioz, EAJk uste du Aurrekontuak izatea funtsezkoa dela edozein Gobernurentzat, ziurtasuna izateko eta egonkortasuna eta aurrerabidea bermatu ahal izateko. Ikusiko dugu zer nolako kontuak planteatzen diren , Espainiako Gobernuak Euskadirekin hartu zituen konpromisoak betetzen ote diren, ekonomia suspertzekoa aukerarik planteatzen ote den langabezia tasa jaisteko eta jarduera ekonomiko berritzaileak ezartzeko, Euskadik eta Estatu osoak horren beharrezko dituztenak… Gu aurrekontu horietan behar bezala errepresentatuta gaudela ikusten badugu, babestu egingo ditugu”. Burukideak egoki jotzen du itxarotea “Espainiako gobernuak bere kontuak ateratzeko orduan zer nolako planteamenduak egiten dituen ikusi arte”, baina uste du Sánchezen inbestidura babestu zuten alderdi politikoei kontsulta egin behar zaiela. “EAJ-PNVri behintzat bai kontsultatu behar zaio PSOEren kide preferentea den heinean”. Era berean aurreratu du talde jeltzaleak “ez diola inori betorik jarriko”, Aurrekontuek aurrera egin dezaten “baldin eta bakoitzaren jarrerak errespetatzen badira eta alderdi gisa Madrilen eta Euskadin betidanik defendatu ditugun planteamenduei aurka egiten ez bazaie “